Berriak Hezkuntza
Eu

Eibar bigarren hezkuntzako institutua sortzeko dekretua (Gobernu Bilera 2017-12-12)

2017.eko abenduak 12

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, Eibar Bigarren Hezkuntzako Institutua (Eibar BHI)  sortzeko Dekretua. Eibar BHI, egun udalerri horretan (Eibarren) dauden hiru institutu publikoen bat egitearen ondorioz sortu da: Ignacio Zuloaga BHI, Itzio BHI eta Mogel Isasi BHI-k bat egitearen ondorioz. Fusioa gertatu delarik, bat egin duten aipaturiko hiru zentro horiek kendu egiten dira, eta Eibar BHI izena hartzen duena sortu da, Eibarko Jardineta kaleko 3.ean egoitza duena. 

Bat egite honen helburuak dira, sinergiak elkartuta egungo ikastetxeetan abian diren hezkuntza proiektuen alderdi positiboak baliatzea,  eta aldi berean, udalerriko ikasleen hezkuntza-premiei egokiago erantzungo dien  hezkuntza-eskaintza globalagoa eta hobeto egituratua eskaintzea. 

Kendutako ikastetxeetako lanpostuei atxikitako irakasleak zein Administrazio Orokorreko langileak Eibar BHI ikastetxeko lanpostuetan birkokatuko dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko