Eu

Eusko Jaurlaritzak 71,6 milioi euroko inbertsioa egingo du euskadi 2020. urtean gobernantza publikoaren arloan Europako eskualde berritzaile gisa sendotzeko (Gobernu Bilera 2017-12-12)

2017.eko abenduak 12
  • Eusko Jaurlaritzak administrazio publiko berritzaile, ireki eta parte-hartzean oinarritutako bat eraikitzeko egin beharreko lanaren ardatza izango den “Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko 2020 Plan Estrategikoa” onartu du
  • Planak 37 proiektutan eta 28 azpiproiektutan gauzatuko diren lehentasunezko 4 helburu eta 6 jardun-ardatz ditu
  • Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu Josu Erkorekak Eusko Legebiltzarrean agertzeko eskaera egin du, Euskal Administrazio Publikoa herritarrei zerbitzu publiko efizienteak, eraginkorrak, seguruak eta kalitatekoak eskainiko dizkien erakunde bihurtuko duen asmo handiko plan horren xehetasunak azaltzeko 

Gobernu Kontseiluak “Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko 2020 Plan Estrategikoa” onartu du gaur. Lan-dokumentu horrek 71.615.503,29 euroko zuzkidura du, eta Eusko Jaurlaritzak Euskadi gobernantza publikoaren arloan ere Europako eskualde berritzaile gisa kokatzeko garatutako zeharkako estrategia gisa sortu da. Plan integrala da, eta aste honetan bertan bidaliko du Jaurlaritzak Legebiltzarrera, Euskal Administrazio Publikoa irizpide berriei jarraikiz eraldatzeko erronkari aurre egiteko (hots, kudeaketa publikoaren efizientzia eta koherentziari, gardentasunari, herritarren parte-hartzeari, kontu-emateari, emaitzetara bideratutako orientazioari, emakumeen eta gizonen berdintasunari eta abarri lotutako irizpide berriei jarraikiz). 

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu Josu Erkorekak Eusko Legebiltzarrean agertzeko eskaera egin du, datozen hiru urteetarako asmo handiko plan estrategiko horren xehetasunak azaltzeko. Plan horretan, herritarrak izango dira lanaren antolamenduan, forman eta kulturan gertatuko den aldaketaren protagonistak. Izan ere, lana gobernantza publikoaren balio zorrotzei jarraikiz egingo da aurrerantzean. 

“Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko 2020 Plan Estrategikoa” “XI. Legegintzaldirako Gobernu Programaren” 62. konpromisoa da. Bat dator “Zentzuzko Hazkunde Jasangarri eta Integratzaile baterako Europako Estrategiarekin –Europa 2020–”, “Garapen Jasangarrirako Munduko Estrategiarekin – Agenda 2030–” eta “Europar Batasuneko Administrazio Elektronikoaren inguruko 2020 Ekintza Planarekin”. Gainera, euskal botere publikoek tratu- eta aukera-berdintasunaren, rol eta estereotipoen desagerraraztearen, politika publiko guztietan genero-ikuspegia txertatzearen eta abarren arloan egin beharreko jarduna zuzendu eta bideratu behar duten printzipio orokorren arabera eratuta dago. 

ADMINISTRAZIOA ERALDATZEKO PLAN INTEGRALA 

Plan estrategiko eta integral honen onarpenarekin, Eusko Jaurlaritzak jauzi kualitatibo bat egin du Euskal Administrazio Publikoak eredu berrirantz egin beharreko bilakaeran. Planak lehentasunezko 4 helburu ditu eta, horiek lortzeko, 37 proiektu eta 28 azpiproiektu proposatu dira. Horiek guztiak 6 jardun-ardatzetan txertatuta daude, eta haietako bakoitzak bere zuzkidura ekonomiko espezifikoa dauka: 

LAU HELBURU 

1. Administrazio Irekia 

  • Integritate-politikan sakontzea.
  • Gardentasuna, parte-hartzea eta lankidetza sustatzea.
  • Esku-hartzeen plangintza estrategikoa eta ebaluazioa bultzatzea. 

2. Administrazio Eraginkorra 

  • Hainbat kanalen bidez (zuzenean, telefonoz edo Internet bidez) eskuragarri egongo den kalitateko zerbitzu-eskaintza bat garatzea.
  • Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu elektronikoen eskaintza osatzea eta zerbitzu horien erabilgarritasuna eta eskuragarritasuna hobetzea.
  • Zerbitzu elektronikoen erabilera eta administrazio elektronikoaren arloan administrazioen arteko lankidetza sustatzea. 

3. Administrazio Efizientea 

  • Pertsonek enplegu publikoaren antolamenduan eta modernizazioan bete beharreko zeregina berriz zehazteko bidean aurrera egitea, herritarrei eta interes orokorrei erantzuteko.
  • Antolamendu-egitura herritarren egungo premietara eta eraldaketa digitalaren, lankidetza eta berrikuntzaren edo gobernu onaren ondoriozko lan mota berrietara egokitzea.
  • Administrazio elektronikoa, haren antolamendu-eredu funtzionala eta IKTen kudeaketa-eredu berri bat ezarri eta zabaltzea.
  • Kudeaketa publiko aurreratuko eredu bat ezartzea.

4. Administrazio Berritzailea: berrikuntza sustatzea eta, horretarako, herritarrak eta profesional publikoak politika eta zerbitzu publikoen diseinuan, kudeaketan eta ebaluazioan inplikatzea. 

71,6 MILIOI € SEI JARDUN-ARDATZETAN 

1. Gardentasuna eta parte-hartzea: ardatz honetako proiekturik garrantzitsuenen artean, honako hauek azpimarra daitezke: 

  • Legebiltzarrean, euskal sektore publikorako gardentasunari, herritarren parte-hartzeari eta gobernu onari buruzko legearen proposamena garatzen laguntzea.
  • Publikotasun aktiboaren eta informazio publikoa eskuratzeko bermeen bidezko gardentasuna eta kontu-ematea bultzatzea.
  •  “Gobernantza, Gardentasun eta Herritarren Partaidetzarako Sailen arteko Batzordea” eratu eta finkatzea. 

2. Zentzuzko plangintza estrategikoa eta ebaluazioa: plangintzaren eta ebaluazioaren kultura sustatzea ezinbestekoa da; izan ere, herritarren parte-hartzearen bidez diagnostiko partekatu bat adosteko eta, horren ondorioz, lehentasunezko helburuak finkatzeko eta helburu horiek lortzeko estrategia komun bat sortzeko aukera ematen duen kudeaketa-metodologia bat da. 

3. Herritarrekiko harremanak: herritarrekiko interakzioaren egungo eredua hobetzea da erronka nagusia. Horrela, beraz, honako hauek dira ardatz honen lehentasunezko helburuak: 

  • ZUZENEAN zerbitzuaren plataformaren eta web-plataformaren bilakaera.
  • Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu elektronikoen eskaintza osatzea, prozedura guzti-guztiak herritarrentzat eskuragarri egon daitezen.
  • Zerbitzu elektronikoen erabilgarritasuna eta eskuragarritasuna hobetzea.
  • Zerbitzu elektronikoen erabilera sustatzea. 

4. Erakunde-integritatea: Eusko Jaurlaritzak ikuspuntu integral batean oinarrituta garatuko du ardatz hau, euskal erakunde publikoen, Euskadi markaren, konfiantza publikoaren eta euskal erakundeen irudiaren sinesgarritasuna sendotzeko politika baten euskarri gisa. Proiektu zehatzen artean, Eusko Jaurlaritzak: 

5. Berrikuntza: berrikuntza irekia bultzatu nahi da, eta, horretarako, herritarrak eta kargu publikoak betetzen dituzten pertsonak politika eta zerbitzu publikoen diseinuan, kudeaketan eta ebaluazioan inplikatu behar dira. Planak, gainera, kudeaketa publikoaren eremuan ideia eta jardunbide berriak aplikatzeko aukera bultzatuko du, gizarte-balioa sortzeko, hau da, gizarte-berrikuntza bultzatzeko.  

6. Kudeaketa aurreratua: inbertsiorik handieneko ardatza da, eta administrazioa eraldatzea du helburu, kudeaketa eraginkorragoa, efizienteagoa eta bidezkoagoa eskain dezan: 

  • Administrazioen arteko lankidetza: administrazioen arteko lankidetza-tresna bat sortuko da (guztien artean administrazio elektronikoaren arloko estrategiak garatzeko), herritarren karpeten koordinazioa bultzatuko da, eta identifikazio eta sinadura elektronikoko sistema komunak sustatuko dira.
  • Pertsonak: pertsonek enplegu publikoaren antolamenduan eta modernizazioan bete beharreko zeregina berriz zehazteko bidean aurrera egin behar da.
  • Antolamenduaren egokitzea: administrazioaren antolamendu-egitura herritarren egungo premietara eta eraldaketa digitalaren ondoriozko lan mota berrietara egokitu beharra dago.
  • Eraldaketa digitala: ardatz honen barruko proiektuak Euskal Administrazio Publikoaren eraldaketa digitalera bideratuta daude, orain arte administrazio elektronikoa zabaltzeko egindako prozesuan jauzi kualitatibo bat egin ahal izan dadin.  

HERRITARREN PARTE-HARTZEA 

“Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko 2020 Plan Estrategikoak” gardentasunaren, parte-hartzearen eta lankidetzaren balioak sustatzen ditu, eta, horregatik, gainerako erakundeen, administrazio publikoen eta herritarren laguntzarekin landu da. Era berean, Eusko Jaurlaritzak herritarrei arreta eskaintzeko eta entzuteko kanal guztiak ditu zabalik: 

Plan Estrategikoa

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko