Berriak Lehendakaritza
Eu

Gobernuak 976.000 euroko dirulaguntzak zuzenduko ditu udal eta elkarteentzako berdintasuna sustatu eta indarkeria prebenitzeko (Gobernu Bilera 2017-12-12)

2017.eko abenduak 12

Gaurko Gobernu Kontseiluak Emakunderen hiru diru laguntza deialdi onartu ditu 976.000 euroko balioarekin, udal eta elkarteentzako zuzenduak 2018. urterako.

 Batetik, elkartegintza sustatzeko eta emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko esparru guztietan parte hartzeko emakumeen elkarte eta federazio eta berdintasuna helburu duten elkarteentzako 376.000 eurotako diru-laguntzak deitu ditu.

Bestetik, 240.000 euroko diru-laguntza deialdia egin du Emakumeen aurkako indarkeria-portaerei buruzko sentsibilizazio eta prebentzio jarduerak bultzatzen eta sustatzen dituzten erakunde, elkarte eta fundazioei. 

Eta azkenik, udalerriei, koadrilei eta mankomunitateei, emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoak egiteko eta/edo berdintasunerako planak egin eta ebaluatzeko behar den laguntza teknikoa ahalbidetzeko 360.000 euroko diru laguntzak zuzendu dizkie. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko