Berriak Lehendakaritza
Eu

Hitzordua Basque Global Network-ekin Durangoko Azokan

2017.eko abenduak 14

Argitaletxeek, banatzaileek, disketxeek, erakundeek eta kultur ekintzaileek parte hartu dute abenduaren 6tik 10era Durangoko Azokan, euskal kulturaren erakuslehiorik handiena, aurtengo edizioan 52 urte bete dituena "Sormenaren lurraldea da" lelopean. Azokak 240 stand izan ditu, eta horien artean edizio honetako nobedadea Basque Gobal Network, mundu mailako euskal sarea Internet-en, izan da.

Basque Global Network (BGN) sare sozialak munduko euskal komunitatea harremanetan jartzea du helburu:

- Euskaditik kanpo lan egiten duten edo bizi diren euskal herritarrak.

- Euskadin bizi diren eta nazioarteko proiekzioa duten euskal herritarrak.

- Euskal kultura eta tradizioak maite dituzten pertsonak.

- Kontaktu berriak egin nahi dituzten edozein sektoretako profesionalak.

BGNren bitartez, ideiak, dokumentuak edo multimedia-edukiak partekatu ahal izango dituzu, eta Euskadiko gaurkotasunaren berri izango duzu.

Gainera, hainbat alorretako taldeak sortu, eta talde horietan parte hartzeko aukera izango duzu; horrela, komunikazioa eta euskararen erabilera sustatuko dituzu.

Sartu www.BasqueGlobalNetwork.com webgunean edo deskargatu aplikazioa... eta zabaldu mundura!

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak