Berriak Lehendakaritza
Eu

300 emakume inguru bildu ditu Emakundek ahalduntze pertsonalari buruzko jardunaldi batean

2017.eko abenduak 12

Emakundek 300 emakume inguru bildu ditu gaur Bilbon, haietako gehienak emakumeen elkarteetako ordezkariak. Jardunaldiaren izenburua "Emakumeen ahalduntzea interlokuzio soziopolitikorako eta benetako berdintasunerako bidea" izan da eta emakumeen ahalduntze pertsonala landu da bertan hainbat emakumeren testigantzak jasoz. Izaskun Landaidak, Emakundeko zuzendariak, eta Itziar Urtasunek, Bilboko berdintasun, kooperazio, elkarbizita aeta jaietako zinegotziak inauguratu dute jardunaldia.

Emakundeko zuzendariak ere bere ahalduntze esperientzia pertsonalari buruz hitz egin du eta honekin batera emakumeek espazioak irabazten joatearen garrantzia azpimarratu du: "“Garrantzitsuena espazioak irabaztea da, guretzako diren espazioak, eta sarea eraikitzen laguntzen digutenak. Sarea ezinbestekoa da emakumeen ahotsa entzunarazteko eta emakumeen erabakiak errespetatuak izan daitezen. Bide horretan gaude, ez zailtasunik gabe, baina argi daukagu gure helburua”. 

Lenehengo mahaia Zuriñe Elordi Emakundeko idazkari nagusiak zuzendu du eta hiru emakumeen testigantzak jaso ditu.  Noemí García, de Amuge (Euskadiko Emakume Ijitoen Elkartekoak), Ana Ugarte Menagarai emakumeen elkartekoak eta Juani Lópezenak,  LAGAEL Gipuzkoako Laguntza, Garapen eta Elkartasun elkarteko kidearenak.

Bigarren mahaian euren ahalduntze pertsonalaren testigantzak eman dituzte Basauriko Ahalduntze eskolako  Blanca Cadenasek, Fekoor-eko Mari Carmen Azkonak,  Red de Mujeres por el Urbanismo Africano erakundeko Mercell Mardonek eta Arantxa Urretabizkaia idazle eta kazetariak.

Arratsalderako parte hartze tailerrak egin dira. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak