Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Eusko Jaurlaritzak Turismo Kalitatearen 36 ‘Q’ ziurtagiri berri emango ditu

2010.eko abenduak 15

Euskadi, 264 ziurtagirirekin, hirugarren autonomia-erkidegoa da ziurtatutako establezimendu kopuruari dagokionez.

Termino erlatiboetan, Euskadi bigarrena da, eta soilik Nafarroa dago haren aurretik.

Pilar Zorrilla Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza eta Turismoko sailburuak, Isabel Muela Turismoko zuzendariak eta Ana Izaguirre Basquetour Agentziaren zuzendari nagusiak turismo-kalitatearen 36 ziurtagiri berri emango dituzte gaur arratsaldean BECen (Barakaldo).

Jasoko diren ziurtagiri berri horiekin, Euskadin 264 establezimendu ziurtatu izango dira; hortaz, hirugarren autonomia-erkidegoa izaten jarraitzen du termino absolutuetan, Andaluziaren eta Valentziako Erkidegoaren ondoren. Termino erlatiboei dagokienez, Euskadik bigarren erkidego hoberena izaten jarraitzen du, bertako establezimenduen % 1,7k baitu 'Q' ziurtagiria, soilik Nafarroaren atzetik.

Turismo-kalitatearen 'Q' ziurtagiria duten establezimenduetan auditoria zorrotzak egin dira eta auditoria horiek bermatzen dute establezimendu horiek eskaintzen duten zerbitzua kalitatearen, segurtasunaren eta profesionaltasunaren berme dela. Hori guztia ahalik eta turismo-esperientzia hoberena bermatzeko bezeroei. Horretaz gain, ziurtagiri horrek ospea, bereizketa, fidagarritasuna, zorroztasuna eta sustapena ematen die establezimenduei.

Kalitate-sistema horren helburuen artean nabarmendu behar da bezeroei eskaintzen zaien turismo-zerbitzua hobetu egin dela, baita bezeroen gogobetetze-maila ere. Era berean, kalitatean oinarritutako kudeaketa-eredua bultzatzen du, eredu malgua eta enpresaburu guztiek lortzeko modukoa.

Ziurtatzeko prozesu horretan guztian hainbat agentek hartzen dute parte: Turismoko Idazkaritza Orokorrak, Turismo Kalitaterako Institutuak, baita Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza eta Turismo Sailburuordetzak eta Basquetour Agentziak ere. Azken bi horiek Turismo Kalitatearen Sistemaren ezarpena sustatu eta diruz laguntzen dute, baita plangintza, koordinazioa, garapen metodologiko orokorra eta, azkenik, ebaluazioa kudeatu ere.

Euskadik urtero gainditzen ditu kalitate-estandarrak, eta horren adierazgarri da ziurtatutako establezimendu kopurua. Baina, gainera, badira beste adierazle batzuk ere. Ekainean Monitor 2009 "Espainiako Autonomia Erkidegoen Turismo Lehiakortasunaren Monitorea" aurkeztu zen. Excelturrek eta Deloitte aholkularitza-enpresak egindako lan zehatza da, eta turismo-sektoreko lehiakortasunaren gakoak finkatzen dituzten 66 aldagai erabili dituzte. Ondorioa izan zen alor horretan erkidego onena Euskadi zela.

Eusko Jaurlaritzak turismo-sektore osoa animatu nahi du kalitatea hobe dezan, datuen arabera gure erkidegoa turismo-kalitatearen erreferente garrantzitsua baita.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak eta Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazioak Kudeaketa Kalitaterako Euskal Sariak emango dituzte bihar (osteguna) 19:00etan BECen.

TERMINO ABSOLUTUAK

 

Rankinga

Autonomia Erkidegoa

Ziurtatutako turismo-establ.

 

1

Andaluzia

354

 

2

Valentziako Erk.

273

 

3

Euskal Autonomia Erkidegoa

264

 

4

Katalunia

258

 

5

Galizia

191

 

6

Madril

161

 

7

Murtzia

107

 

8

Kanariak

103

 

9

Gaztela eta Leon

92

 

10

Asturias

98

 

11

Gaztela-Mantxako Aut. Erk.

85

 

12

Nafarroa

85

 

13

Aragoi

74

 

14

Balearrak

57

 

15

Kantabria

49

 

16

Extremadura

29

 

17

Errioxa

19

 

18

Melilla

1

 

19

Ceuta

4

 

Guztira

2304

 

TERMINO ERLATIBOAK

Rankinga

Autonomia Erkidegoa

Guztizko turismo-establ. [1]

Ziurtatutako turismo-establ.

Estaldura-tasa [2]

1

Nafarroa

3.470

85

% 2,44

2

Euskal Autonomia Erkidegoa

14.096

264

% 1,8

3

Murtzia

7.844

107

% 1,36

4

Asturias

8.888

98

% 1,1

5

Kantabria

4.572

49

% 1,07

6

Galizia

21.679

191

% 0,88

7

Errioxa

2,176

19

% 0,87

8

Aragoi

8.230

74

0,87%

9

Valentziako Erk.

33.314

273

% 0,81

10

Gaztela-Mantxako Aut. Erk.

11.936

85

% 0,71

11

Andaluzia, Ceuta eta Melilla

51.363

359

% 0,69

12

Kanariak

17.094

103

% 0,60

13

Katalunia

45.803

258

% 0,56

14

Balearrak

10.873

57

% 0,52

15

Gaztela eta Leon

19.382

92

% 0,47

16

Madril

33.509

161

% 0,48

17

Extremadura

7.020

29

% 0,4

Guztira

301.249

2304

% 0,76

             

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza eta Turismoko sailburuordea Pilar Zorrillak ,Isabel Muela (Turismoko Zuzendaria) eta Ana Izaguirre (Basquetoureko Zuzendaria)