Berriak Lehendakaritza
Eu

Erakundeak eta gizarte eragileak bildu dira gaur emakume eta neskatoen sexu explotazioa eta salerosketaren aurkako koordinazio mahaian

2017.eko abenduak 11

Gaur goizean Eusko Jaurlaritzako Lakuako egoitzan emakume eta neskatoen salerosketa eta sexu explotazioaren aurkako koordinazio mahaia bildu da. Mahai honetan parte hartzen dute erakunde publikoak zein gizarte eragileak. Emakundek koordinatzen duen mahaian, Ertzaintzako zuzendaritzak, Enplegu eta Gizarte Politiketarako sailak, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak, Fiskaliak eta foru aldundiek parte hartu dute; eta hauekin batera, baita ere hainbat gizarte eragilek: Cáritas, CEAR, Munduko Medikuak, Ihesaren aurkako batzordea, Gizarterako, Askabide, Oblatas eta Accem.

 

Gaurko bileran mahaiaren araudi berria onartu dute, eta honekin batera zenbait erakunde eta elkartek euren lanaren berri eman dute. Hauen artean, Ertzaintzak pertsonen salerosketaren aurkako plana aurkeztu du. Honekin batera sexu-explotazioa helburu duen emakume eta neskatoen salerosketaren aurkako Euskal Estrategia eratzeko plana aurkeztu da. Plan honen barruan, aurreikusten dira EAEko egoeraren diagnosia, profesionalen formakuntza,  elkarlanean antolatutako ekintzak, eta baita lan talde espezifikoen eraketa. 

  

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak