Eu

Itelazpik “master class” bat eman du Deustuko Unibertsitatean

2017.eko abenduak 11

Iñigo Adarragak, Itelazpiko irrati eta telebista arduradunak, “master class” bat eman die Deustuko Unibertsitateko ikasleei, egoera solidoko anplifikadoreak broadcast aplikazioetan erabiltzeari buruzkoa

Telekomunikazio-ingeniari eta Itelazpiko irrati eta telebista arduradun Iñigo Adarragak Deustuko Unibertsitateko ingeniaritza fakultateko ikastaro batean parte hartu du, “Teknologia Elektronikoa” irakasgaiko ikasleei “master class” bat emanez, Begoña García-Zapiarain irakaslearen tutoretzapean. Bertaratutako ikasleak ingeniaritza mekaniko, industria ingeniaritza eta ingeniaritza automatiko eta elektronikoaren 3. gradukoak dira.

Saioaren helburua egoera solidoko anplifikadoreen teknologiaren erabilerari buruzko ikuspegi praktiko eta erreal bat ikasleei eskaintzea izan da; izan ere, Itelazpiren kasuan, teknologia hau irrati eta telebistako transmisio-ekipoak osatzen dituzten potentzia-anplifikadoreetan erabiltzen da.

JARDUNALDIA

Jardunaldia hasteko, potentzia-anplifikadoreek izan duten eboluzio teknologikoari buruzko sarrera bat eskaini da, hodian oinarritutako lehenengo teknologiekin hasita (oraindik ere erabiltzen dira) egoera solidoko anplifikadoreetara iritsi arte – horiek SSPA izenez ezagutzen dira, ingelesezko akronimoagatik.

Lehenengoei dagokienez, ikasleek tetrodo batzuk ikusi ahal izan dituzte bertatik bertara. Halaber, beste mota hauek ere azaldu dira: IOT (Inductive Output Tube), Klystron eta TWT (Travelling Wave Tube).

Saioaren bigarren zatian egoera solidoko anplifikadoreak jorratu dira; hauek BIPOLAR eta MOSFET motako transistoreetan oinarritzen dira gehienbat. Erabiltzen diren materialak komentatu dira, siliziotik GaNera (Galio Nitruroa), eta baita aukeran dauden operazio motak ere (A, B, AB).

Jardunaldiaren azken partean, gaur egun broadcast eta zerbitzu mugikorretan erabiltzen diren Doherty eta Envelope Tracking teknologiak azaldu dira. Azken berrikuntzen artean, likido bidezko hozkuntza dago, aire bidezko hozkuntza tradizionalaren ordez. Halaber, gehien erabiltzen diren operazio motak gogoratu ziren, aplikazioaren arabera:

  • – FM Irratia: B eta C motak, % 60/% 70 inguruko efizientziekin.
  • – Telebista Analogikoa: AB motak, gehienez % 50eko efizientziekin.
  • – Telebista Digitala: AB mota, % 25eko efizientziekin.

Saioaren atal praktikoa amaituta, ikasleek aukera izan dute jardunaldian aurkeztutako transistoreekin elkarreraginean aritzeko. Horietako batzuk BTESA ekoizleak adeitasunez utzitakoak ziren.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Transparent_Red
    2017.eko abenduak 11

    Comentario de Twitter:
    #Itelazpi-k “master class” bat eman du deusto-ko Unibertsitatean https://t.co/RqNehBFfbE https://t.co/6H4c6rU9nZhttps://t.co/OkA4TZ2RfL

  • @GlaciarBlue
    2017.eko abenduak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Itelazpi-k “master class” bat eman du @deusto-ko Unibertsitatean ➡ https://t.co/Un57ryNNQ3 https://t.co/gTVIulMQzd

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak