Eu

Euskotrenek salmenta automatikoko sistema ikusteko desgaitasuna duten pertsonentzako egokitu du

2017.eko abenduak 11
  • MEATtxikia makina berriek Euskadin %100 eskuragarritasun materian estandar guztiak betetzen dituzten lehenengoak dira.
  • Proiektu honek ONCEren laguntza izan du bai hasiera fasean bai sistema berria balioztatzerako orduan.

Abenduaren 4tik aurrera, Bizkaian Euskotreneko metro eta tren zerbitzuetan itsuak eta ikusteko desgaitasuna duten erabiltzaileek, zenbait bidaia-txartel automatiko salmenta makinak dituzte eta makina horiek software bertsio berria sartzen dute egokitutako nabigatzailearekin, ahotsarekin batera. Makina horiek Metroko 3. Linean kokatuta daude (Matiko/Bilbo – Kukullaga-Etxebarri), Txorierriko linean eta Bizkaian gainerako lineetako zenbait geltokitan ere.

Antonio Aizek, Eusko Jaurlaritzako Azpiegitura eta Garraio sailburuordeak, Imanol Leza Euskotreneko Zuzendari Nagusiarekin eta ONCE-Euskadiko Ordezkaria den  Juan Carlos Anduenzarekin batera, Bilboko Zazpikaleak geltokian sistema hau aurkeztu dute.

Proiektu honek ONCE erakundearen laguntza izan du, hasiera batean, itsuak diren eta ikusteko desgaitasun handia duten pertsonen beharrizanen irismenari buruz informazioa batzeko. Behin softwarea garatuta, ikusmen zailtasuna  duten maila desberdineko pertsonekin probatu da, eta horren emaitza aski ona izan da.

ONCEk helarazitako beharrizanen arabera, salmenta makinetan nabigazio sistema berrira sartutako funtzionaltasunak honako hauek dira: saldoaren irakurketa, diru-zorro txartelaren karga eta txartel anonimoaren erosketa.

Egokitutako salmenta modurako sarrera aktibatu egiten da makinetako pantaila nagusian berariazko botoia sakatuz edo erabiltzailea itsumen edo ikusteko desgaitasun handia duen pertsona kolektiboaren barruan identifikatuz, kontaktu gabeko txartel pertsonalaren irakurketaren ondoren.

Titulu salmenta makina berriek (MEATtxikia modeloa) mugikortasun urriko pertsonentzako eskuragarritasun materian estandarrak betetzen dituzte, entzuteko desgaitasuna duten pertsonentzako T Moduko megafonia dauka, Braille serigrafiak interakzio elementu guztietan (botoiak, txarteldegiak, etab.), eta gaur astelehenetik aurrera salmenta softwarea sartzen da espezifikoki itsumen eta ikusteko desgaitasun handia duten pertsonei egokituta.

Hori guztia eskuragarritasun materian Euskotreneko tren zerbitzuen material mugikor modernoan sartutako elementuei lotzen da, ikusteko, entzuteko eta mugitzeko (mugikortasun urria) desgaitasunak dituzten pertsonen beharrizanei asetzeko helburuarekin.

GARRAIO PUBLIKO ESKURAGARRIA

Antonio Aiz sailburuordeak Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa berretsi du “garraio eskuragarritasun, egokitua eta moderno Eredu baten alde, eta horrek gaur bezalako jardueretan aurreratzea eskatzen du, zerbitzu publikoaren multzoa modernizatzen laguntzen duten teknologiak hornituz”.  Horretarako, “teknologia berriak sartzea eta erabiltzaileei erraztasunak eta erosotasunak ematen dieten sistema berrien garapena” ezinbestekoa dela azpimarratu du.

Aizek Euskotrenetik eta Eusko Jaurlaritzatik egindako lana garrantzitsua dela azpimarratu du eta “gaur aurkezten dugun mugarria arrakasta beteriko adibidea da eta modu progresibo batean Euskadi guztira estrapolatuko da”, eta horrez gain azpimarratzen zuen “aurrera egiten jarraitzeko benetako beharrizana, izan ere Euskadiko garraio sistemaren eskuragarritasun osoa lortzeko oraindik lan asko gelditzen da”. 

Prozesu honetan ONCEren lankidetza eskertu du, “bere ekarpenak guztion artean modu independente eta autonomo batean garraio publikoan mugitzeko aukera ematen duen sistema diseinatzeko erabakigarriak dira”.

EGOKITUTAKO MEAT TXIKIAK DITUZTEN GELTOKIAK

Itsusmen eta ikusteko desgaitasun handia duten pertsonei egokitutako MEAT txiki tituluen salmenta makinak dituzten geltokiak honako hauek dira: metroko 3. Lineako guztiak, San Antonioko igogailua (Etxebarri) eta baita hauek ere, Gernika, Berriz, Durango, Traña (Abadiño), Atxuri (Bilbao), Derio , Elotxelerri (Loiu), Larrondo (Loiu), Lekunbiz (Zamudio), Lezama, Lutxana (Erandio), Ola(Sondika), Sondika eta Zamudio.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Juan Carlos Andueza, ONCE