Berriak Osasuna
Eu

Bilbao Basurto Erakunde Sanitario Integratuak erakunde bikain gisako akreditazioa lortu du, Presio Ultzerak eta Zauri Kronikoak kudeatzearen arloan

2017.eko abenduak 07

Presio Ultzerek eta Mendekotasunari lotutako beste lesio batzuek osasunarazo handia sorrarazten dute, eta horrek inpaktu handia eragiten dio pazientearen eta haren familiaren bizi-kalitateari
Presio Ultzerak izeneko zauri kronikoak sarriagotan azaltzen dira immobilizatuta dauden edo mendekotasun larria duten pertsonen kasuan
Prebentzio-neurri horiei esker, pazientea babesten da, asistentzia sanitarioaren kostuak murrizten dira, eta erizaintzako baliabideen banaketa hobetzen da

 

Bilbao Basurto Erakunde Sanitario Integratuak erakunde bikain gisako akreditazioa lortu du, Presio Ultzerak eta Zauri Kronikoak kudeatzearen arloan, honen eskutik: Presio Ultzerak eta Zauri Kronikoak aztertzeko eta horien gainean aholkatzeko Talde Nazionaleko Zentroak Akreditatzeko Batzordea.
Presio Ultzerak izeneko zauri kronikoak sarriagotan azaltzen dira immobilizatuta dauden edo mendekotasun larria duten pertsonen kasuan. Pertsona horiek jasotzen dituzten zainketei lotuta azaltzen dira, eta inpaktu handia eragiten diote gaixoen eta euren senideen bizi-kalitateari. Aztertutakoaren arabera, Estatuan egunero bi pertsona hiltzen dira Presio Ultzerek eragindako konplikazioen ondorioz.
Gainera, Osasun Sistemen gaineko inpaktu ekonomikoari dagokionez, zauri horien arretak eragindako gastua osasun-gastu osoaren % 5,2 ere izan daitekeela ondorioztatu da; hau da, urtean 600 miloi euroko gastua eragin daiteke hori dela-eta.
Horregatik guztiagatik, Osakidetza duela hamarkada batzuk hasi zen lesio-mota horiek arreta-eremu guztietan murriztera bideratutako ekimenak bultzatzen. 2014an, ekimen horietako bat abiarazi zen, PEU-UPP ADI proiektua hain zuzen ere, “ebidentzian oinarritutako jardunbide egokiak” Osakidetza osoan ezartzeko, Presio Ultzerak prebenitzeari begira.
Bilbao Basurto ESIko Presio Ultzeren eta Zauri Kronikoen Batzordeak, lesio horien kudeaketa etengabe hobetzeko prozesuan aurrera egin nahian, bat egin du proiektu honekin, eta hainbat prebentzio-neurri bultzatu ditu, pazientea babesteko, asistentzia sanitarioari lotutako kostuak murrizteko eta erizaintza-baliabideak hobeto banatzeko.


Neurri horien artean, hauek nabarmendu nahi ditugu:
- asistentzia-aldeetan, prebentziorako erizain erreferenteak izendatzea.
- arazoak Erakundean duen inpaktua aztertzea.
- zirkuituak zehaztea materialen kudeaketa optimizatzeko.
- nutrizioa kontrolatzea Presio Ultzerak dituzten edo izateko arriskuan dauden pazienteen kasuan.
- berariazko prestakuntza ematea profesionalei Presio Ultzerak prebenitu eta zaintzearen gainean.
- behar bezalako zabalkundea ematea Presio Ultzerak Prebenitu eta Zaintzeko Osakidetzaren jarduera-gidari.
- eta, senideak edota zaintzaileak prebentzioan inplikatzea.


Presio Ultzerak eta Zauri Kronikoak aztertzeko eta horien gainean aholkatzeko Talde Nazionala (GNEAUPP) izeneko elkarte zientifikoa 1994an eratu zen, eta 2016tik akreditazio-sistema bat garatu du Zaurien arloan baldintza hauek betetzen dituzten Unitate Klinikoei zuzenduta: jarduera zientifiko espezifikorik berrienak aplikatzea Presio Ultzerak eta bestelako zauriak prebenitu eta zaintzeko, eta profesionalek eta erakundeak berak konpromisoa eta inplikazioa edukitzea neurri horiek ezartzeari dagokionez.
Horren ondorioz, GNEAUPP-eko Zuzendaritza Batzordeak Zaurien arloko Unitate Klinikoaren ziurtapena aitortu dio Bilbao Basurto ESI osoari, bikain-mailarekin aitortu ere.
Ziurtapen horren balio-aldia 2017ko abenduaren 1etik 2022ko azaroaren 30era bitartekoa izango da, eta Estatu mailan hori lortu duen lehenengo osasun-erakundea da, gainera bikaintasun-mailarekin eskuratuta.
Ebaluazio-prozesua exijentzia eta zorroztasun handikoa izan da, eta, aitorpen hori lortzeko, lan handia egin eta asko inplikatu behar izan dute Erakundeko hainbat diziplinatako profesional ugarik, bai ospitale-mailan bai lehen mailako arretaren arloan.

 

Bilbon, 2017ko abenduaren 7an

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @duequesada
    2018.eko otsailak 01

    Comentario de Twitter:
    La Organización Sanitaria Integrada Bilbao Basurto ha obtenido la acreditación de organización excelente en la g... https://t.co/YcCC4yiEbl