Berriak Lehendakaritza
Eu

Sexual Minorities Uganda-ri eman dio Lehendakariak René Cassin 2017 saria

2017.eko abenduak 11

Erakunde honek Afrikako LGTBI komunitatearen giza eskubideen defentsan egindako lana aintzatetsi du Eusko Jaurlaritzak

Sexual Minorities Uganda-ri eman dio gaur arratsaldean Iñigo Urkullu Lehendakariak Giza Eskubideen René Cassin 2017 saria, Afrikako hainbat herrialdetan eta, bereziki, Ugandan LGTBI komunitatearen egoera salatzen egiten duen lanagatik. Sari honen bitartez, sexu-orientazioa edo genero-identitatea direla-eta, berdintasunaren eta diskriminazio ezaren eskubidearen alde borrokan dihardutenen lana aintzatetsi nahi izan du Lehendakariak. 

Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiak ematen dituen sari hauen banaketa-ekitaldia Lehendakaritzan egin da, eta Eusko Jaurlaritzako sailburu guztiak izan dira bertan, baita Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusi Jonan Fernández eta Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendari Monika Hernando ere. Ekitaldi honen egun berean, abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatzen da urtero.

Aurten Eusko Jaurlaritzak emandako René Cassin saria “enpatiaren aukeraren aldeko apustu argia” da Lehendakariaren hitzetan, euskal Exekutiboaren 2017-2020 Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren erreferentzia, alegia. “Sari honekin Afrikan eta Afrikatik duintasunaren alde borrokan diharduten pertsona eta erakunde guztiak aintzatesten ari gara, gaur haiekin guztiekin senidetzen da eta erakusten du bere enpatia Euskadik”, gaineratu du. 

Ekitaldian bi minutuko isilunea egin dute duela 30 urte Zaragozako kuartel-etxearen kontra ETAk egindako atentatua gogora ekarriz, baita duela 20 urte ETAk hildako José Luis Casco PPko zinegotzia gogora ekarriz ere.

Sexual Minorities Uganda

“Sexual Minorities Uganda – SMUG” GKE 2004an sortu zuen Victor Mukasa aktibista transgeneroak, eta arlo desberdinetako 18 erakundek osatzen dute, lesbiana, gay, bisexual, transgenero eta intersexualak diren pertsonak aintzatestearen eta haien duintasuna eta eskubideak errespetatzearen alde borrokan dihardutenek. René Cassin 2017 sarirako “SMUG” proposatu duen erakundea “Ortzadar LGTB” euskal elkartea izan da, Euskadin helburu horiek berak bultzatzen diharduena.

LGTBI pertsonek bizi duten egoera bereziki dramatikoa da Afrikako herrialde batzuetan. Herrialde askotan auzi penalak ezartzen dizkiete, eta biziarteko espetxealdia ere izan daiteke zigorra, Ugandaren kasuan, esate baterako. Testuinguru horretan, “Sexual Minorities Uganda”-k gune seguruak eskaintzen dizkie LGBTI pertsonei; ahalduntze afektiboari eta identitarioari lotutako ekimenak sustatzen ditu; aholkularitza ematen du sexu-transmisiozko gaixotasunen aurrean; eta hedabideen eta salaketa sozialaren eremuan dihardu lanean.

Erakundeko zuzendari exekutibo Frank Mugishak jaso du saria, 2014an Bakearen Nobel Sarirako izendatuak. Mugisharekin batera, Diane Sydney Bakuraira, Sexual Minorities Uganda-ko kide bera ere izan dira ekitaldian.

René Cassin saria

René Cassin saria Eusko Jaurlaritzak sortu zuen jendaurrean aitortzeko eta nabarmentzeko pertsona fisikoek edo juridikoek gure gizartean giza eskubideen arloko balioak sustatzeko egin duten lan esanguratsua. Sariak René Cassini zor dio izena. René Cassin Baionan jaio zen 1887an, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren sustatzaile nagusia izan zen, eta Bakearen Nobel Saria jaso zuen 1968an. 

9 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @frankmugisha
    2017.eko abenduak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @mirenepalacios: El Lehendakari entrega el premio René Cassin 2017 a Sexual Minorities Uganda #Euskadi https://t.co/o4W07ij9Mn

  • @TeresaCastroCo
    2017.eko abenduak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Sexual Minorities Uganda-ri eman dio @iurkullu Lehendakariak 'René Cassin 2017 saria' ➡ https://t.co/B59C3rmlRz https://t.co/q

  • @Gehitu_Elkartea
    2017.eko abenduak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Lehendakari @iurkullu entrega el premio 'René Cassin 2017' a Sexual Minorities Uganda ➡ https://t.co/HDWaVELatf https://t.c

  • @Gehitu_Elkartea
    2017.eko abenduak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Sexual Minorities Uganda-ri eman dio @iurkullu Lehendakariak 'René Cassin 2017 saria' ➡ https://t.co/B59C3rmlRz https://t.co/q

  • @PNV_Indautxu
    2017.eko abenduak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Sexual Minorities Uganda-ri eman dio @iurkullu Lehendakariak 'René Cassin 2017 saria' ➡ https://t.co/B59C3rmlRz https://t.co/q

  • @SAREANeskolak
    2017.eko abenduak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Sexual Minorities Uganda-ri eman dio @iurkullu Lehendakariak 'René Cassin 2017 saria' ➡ https://t.co/B59C3rmlRz https://t.co/q

  • @abmiren
    2017.eko abenduak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Sexual Minorities Uganda-ri eman dio @iurkullu Lehendakariak 'René Cassin 2017 saria' ➡ https://t.co/B59C3rmlRz https://t.co/q

  • @Gob_eus
    2017.eko abenduak 11

    Comentario de Twitter:
    Sexual Minorities Uganda-ri eman dio @iurkullu Lehendakariak 'René Cassin 2017 saria' ➡ https://t.co/B59C3rmlRz https://t.co/qTNG0Zxwd4

  • @Gob_eus
    2017.eko abenduak 11

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari @iurkullu entrega el premio 'René Cassin 2017' a Sexual Minorities Uganda ➡ https://t.co/HDWaVELatf https://t.co/tuidhEdNmh

Ekitaldiko kargudunak