Eu

Ander Añibarro´k gazteen ekintzailetzako eta enpleguko hainbat ekimen aztertu ditu Europako Batzordean

2017.eko abenduak 07
  • Europako Erkidegoko zuzendari Van Houdtek eskertu egin du Euskadik azken 25 urteetan garapenerako lankidetzan egin duen lana
  • Gazteriako zuzendariak Euskadiko IV. Gazte Planaren proiektua aurkeztu du: Europa bere lehen Gazte Plana prestatzen ari da
  • Añibarro: “gure gazte-politika guztiak, enplegu-arlokoak batik bat, Europako Erkidegoaren ildoan doazela egiaztatu dugu”

Brusela 2017/12/07

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteriako zuzendari Ander Añibarro eta Eusko Jaurlaritzaren Europar Batasuneko ordezkari Marta Marin Europako Batzordeko Gazteria Politikaren Unitateko zuzendari Floor Van Houdtekin bildu dira gaur goizean Europako Batzordearen egoitzan, gazte-enpleguarekin, ekintzailetzarekin, gazte-bermearekin, emantzipazioarekin eta Europako Elkartasun Kidegoarekin erlazionatutako hainbat gai aztertzeko.

 Bileran, Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendariak Euskadiko IV. Gazte Planaren proiektua aurkeztu dio Batzordeko arduradunari. Horrek zuzendariari adierazi dionez, Europa lehen Gazte Plana prestatzen ari da. Halaber, Van Houdtek eskertu egin du Euskadik azken 25 urteetan garapenerako lankidetzan egin duen lana, Europako Elkartasun Kidegoak lehen urtea bete duenean.

 Ander Añibarrok adierazi duenez, “gure gazte-politika guztiak, enplegu-arlokoak batik bat, Europako Erkidegoaren ildoan doazela egiaztatu dugu. Orain ahal beste baliatu nahi ditugu Bruselatik sortutako lankidetza-aukerak. Europako Elkartasun Kidegoari dagokionez, oraindik ere definitzeko daude Batzordeak eman nahi dion ikusmoldearekin erlazionatutako alderdi asko”.

 Bihar, ostirala, Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendariak eta Eusko Jaurlaritzaren Europar Batasuneko ordezkariak bilera egingo dute Grethe Haugøyrekin, Europako Esparru Ekonomikoko eta Norvegiako gazteriarako funtsaren inguruan. Añibarrok, besteak beste, Gazte Enplegurako Funts berriaren baliabideekiko interesa agertuko du. Izan ere, Espainiako Estatua ez dago Estatu Onuradun gisa sartuta 2014-21 Finantza Mekanismoaren arabera, baina Euskadi, Euroeskualde gisa, finantza-ekimen horretaz baliatzeko mekanismoak aztertzen ari da.

 Eskualdeko funtsen atalaren eta Finantza Mekanismoaren Bulegoko (FMO) elkarrizketa sozialerako eta Europako Esparru Ekonomikoko eta Norvegiako beketarako lan-programaren arduraduna da Grethe Haugøy.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CamiladeEpalzaA
    2017.eko abenduak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Ander Añibarro analiza en la Comisión Europea diversas iniciativas de emprendimiento y empleo juvenil ➡ https://t.co/36yHEBs3pR

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Floor Van Houdt