Berriak Lehendakaritza
Eu

"Euskal Diasporaren Eguna" aukeratzeko prozesu parte-hartzailea ireki du Eusko Jaurlaritzak

2017.eko abenduak 07

Eusko Jaurlaritzaren Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza hainbat egun bilatzen ari da “Euskal Diasporaren Eguna” aukeratzeko. Gogoeta horren berri eman nahi die Euskaditik kanpo bizi diren eta gure komunitatea osatzen duten pertsona guztiei. Horregatik, egun hori aukeratzeko, Zuzendaritzari proposamenak helarazteko arren eskatu du.

Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza (Eusko Jaurlaritza) hainbat egun ari da bilatzen “Euskal Diasporaren Eguna” ospakizuna aukeratzeko, eta Euskaditik kanpo bizi diren eta gure komunitatea osatzen duten pertsona guztioi eman nahi die gogoeta horren berri.

Hori dela eta, arren eskatu diote jendeari proposatzeko zein izan litekeen, haien ustez, "Euskal Diasporaren Eguna". Aukeratutako eguna eta aukeraketa hori justifikatzen duten arrazoiak ere zehaztea eskatzen dute.

Proposamenak jasotzeko azken eguna abenduaren 31 izango da (gauerdian). Iradokizun guztiak jaso eta aztertu ondoren, proposamen formal bat egingo da, "Euskal Diasporaren Eguna" izateko urteko egun jakin bat izendatzeko.

Biltzarraren ondorioa

2015etik 2019ra bitarte Kanpoan den Euskal Komunitatean jarduteko diren oinarrizko ildoak, hain zuzen, 2015eko urriaren 7, 8 eta 9an Gasteizen egindako Euskal Gizataldeen VI. Mundu Biltzarretik eratorritako ondorioen dokumentuan daude definituta.

Oinarrizko jardunbide ildo horiek, bestalde, VI. Biltzarraren leloan ere badaude jasota: "Diasporizatu". Eta 2015-2019 laurtekorako Ekintza Instituzionalaren Lau Urteko Planaren bitartez garatuko dira, zeina Biltzarreko Ondorioetatik sortutakoa den.

Testuinguru honetan, "Euskal Diasporaren Eguna" egitea da gizartea pixkana-pixkana "diasporizatzeko" abian jarri beharreko ideietako bat, diasporak kanpoan duen presentzia ikusarazteko lagungarria izango baita. Horrenbestez, urtero-urtero oroitu eta ospatu beharko litzateke egun hori, mundu osoan zehar.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak