Eu

10+ merkataritza-bonua hurbileko saltoki txikiei zuzenduta dago eta merkatuan 2,5 milioi euro sartuko ditu

2017.eko abenduak 11

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak 250.000 bonu aterako ditu merkatura. Bonu horien bitartez  2,5 milioi euro jarriko dira merkatuan Gabonetako kanpaina bultzatzeko.

10+ Merkataritza Bonuaren bitartez, erosketetan gastatutako 20 euro bakoitzeko Merkataritza Sailak beste 10 euro ematen ditu Euskadiko dendetan gastatzeko.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Alfredo Retortillok, gaur, tokiko merkataritza sustatzeko 10+ Merkataritza Bonua kanpaina aurkeztu du, Barakaldoko alkate Amaia del Camporekin eta ACE Barakaldo elkarteko presidente Ana Morgadorekin batera.  Gainera, bertan egon dira Juan Andrades merkataritza-zuzendaria; Gregorio Rojo, Arabako Merkataritza Ganberako presidentea, Eusko Ganberak elkarteko ordezkari gisa; Jon Andoni Aspuru, Euskomer konfederazioko presidentea; eta Bittor Lizarribar, Euskaldendak konfederazioko presidentea. Guztiak Eusko Jaurlaritzaren laguntzaile dira, kanpaina saltokiekin koordinatzeko lanean.

 

Retortillok gogoratu du Euskadiko saltokiek krisia gogor lan eginez gainditu dutela. “Euren lana aitortu beharra dago eta eusteko izan duten ahalmena eskertu behar zaie. Mila esker, benetan, hor egoteagatik. Baina eskerrak emateaz gain, gure lana ere bada ahalegin hori babesteko modua bilatzea”.

Horregatik, 10+ Merkataritza Bonuaren bitartez, hurbileko saltoki txikiari Gabonetako kanpainako erosketetan laguntzea bilatzen da. “Jakina da, tokiko saltokirik gabe, gure kaleek eta auzoek, gure herriek eta hiriek gizarte-kohesioarekin, eta saltoki horietako erakusleihoetako argien eta produktuen inguruan, gure kaleetan ibiltzeko alaitasunarekin ere loturik dagoen funtsezko elementu bat galtzen dutela.

Hori dela eta, lehen aurkezpen hau Barakaldo bezalako herri batean egitea erabaki dugu, merkataritza-arloan tradizio luzekoa eta dendek girotutako kalez betea, bertako saltokien bilakaerarekin lotuta dauden Euskadiko hainbat lekuren eredu gisa”, azaldu du Retortillok.

“Kanpaina hau gure kaleetan beharrezkoa den bizitza hori pixka bat gehiago sustatzera ere zuzendua dagoela pentsatzea gustatzen zait. Guztioi interesatzen zaigu, bai dendarioi bai herritarroi. Lagundu dezagun guztiok eginkizun horretan” gaineratu du sailburuak.

10+ Merkataritza Bonua

10+ Merkataritza Bonua ETEei, hurbileko saltoki txikiei zuzendua dago. Saltokiek —aurretik ohartarazi zaie— datorren abenduaren 22ra arte eman ahal izango dute izena —batzuek jada eman dute—.

Eroslearentzako bonuak 20 euroko kostua izango du, eta Sailak beste 10 euro emango dizkio, atxikitako saltokietan 30 euro gastatu ahal izateko.  Pertsona bakoitzak gehienez 2 bonu erosi ahal izango ditu, eta urtarrilaren 5era arte batera edo bakoitza bere aldetik gastatzeko aukera izango du.

Bonua ez dago produktu-kategoria jakin batean gastatu beharrik. Bonuarekin edozein saltoki motatan eros daiteke: arrandegi, harategi, zapata-denda, arropa-denda, liburu-denda, lurrin-denda eta abarretan. Atxikitako establezimenduek euren erakusleihoetan edo ateetan kartel bat jarriko dute, eta bertan erosi eta gastatu ahal izango da bonua.

 

MERKATARITZA BONUA 10 +

Euskadiko tokian-tokiko merkataritza sustatu eta laguntzeko kanpaina

Esparrua: Euskal-Herriko merkataritza establezimenduak.

Erosketa prezioa: 20€  Balio nominala: 30€

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak tokian-tokiko merkataritza laguntzeko kanpaina abian jarri du, eta zure eskura jarriko ditu 250.000 merkataritza bonu. 250.000 modu establezimendu txikien alde zerbait handia egiteko. 

Lor itzazu zure bi 10+ Merkataritza Bonuak hurbilen duzun dendan. Ordaindu 20€ eta gastatu 30€ Euskadiko edozein establezimenduetan. 

Eros ezazu hurbileko merkataritza establezimenduetan, beti hor egin direnak, gure auzoetan, herrietan eta hirietan

Atxikitzeko Dokumentua (DOC, 1 MB)

 

17 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @abueloactual
    2017.eko abenduak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @cibilbao: Sigue en marcha la iniciativa Bono Descuento +10 en comercios de Euskadi: https://t.co/uKHZoH2Hrq #comercio #retail #Bilbao #…

  • 2017.eko abenduak 21

    hoy día 21 diciembre en tres diferentes comercios de San Sebastián me han indicado que debo hacer la compra en el mismo establecimiento que me vende el bono10+. Incluso en uno de ellos me indicaban que debía hacer la compra en ese momento, antes de que se le acabaran los bonos. ¿eso es así?

  • 2017.eko abenduak 19

    Nicolas Morocho Gallego, antes de publicar los ganadores en nuestra web publicamos otra noticia ( http://www.mugan-irun.com/premios-pequeno-comercio-de-irun-2017/ ) en la que además de otros detalles se especifica lo siguiente: “Está abierto a todos los establecimientos comerciales y hosteleros de la ciudad. Los establecimientos podrán presentar su propia candidatura o ser propuestos por un tercero.”
    Por otro lado, seguro que estamos de acuerdo en que Casa Miron goza de una trayectoria y dedicación envidiable en el pequeño comercio local de Irún desde el año 1941, y que, es merecedor del Premio al comerciante irunés del año 2017.

  • 2017.eko abenduak 19

    Nicolas Morocho Gallego, lamentamos que la campaña bono comercio 10+ no haya sido de tu agrado. Sin embargo, valoramos positivamente todo el esfuerzo que se está haciendo para llevar la campaña adelante por parte del Departamento de Turismo, Comercio y Consumo, al igual que lo están haciendo los comercios de Irún, que no paran de transmitirnos que la campaña está siendo un éxito. Ojala podamos seguir disfrutando todos los años de iniciativas como esta, que, por supuesto, llevaremos a cabo desde Mugan con toda la ilusión del mundo.

  • @cibilbao
    2017.eko abenduak 19

    Comentario de Twitter:
    Sigue en marcha la iniciativa Bono Descuento +10 en comercios de Euskadi: https://t.co/uKHZoH2Hrq #comercio #retail… https://t.co/ZH9fZr4g9n

  • 2017.eko abenduak 18

    Gracias
    Me pueden explicar por que en BILBAO, se permiten PELUQUERIAS, y en Erandio NO.
    Espero su respuesta
    Por cierto, eso de que los que los hayan acabado pueden solicitar mas, en algún lugar como en ERANDIO, no se debe de conocer, seria bueno publicitarlo.

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
    2017.eko abenduak 18

    Hola,
    Los bonos se han repartido entre los comercios para que puedan llegar a todos quienes quieran adherirse, pero el plazo está abierto aún hasta el 22 de diciembre. En algunos casos se han agotado y se han enviado nuevos bonos a los comercios que lo han solicitado. Todos los comercios que cumplen los requisitos y desean adherirse son incluidos en la campaña. Los requisitos y el listado de comercios adheridos hasta ahora se puede consultar en euskadi.eus y bono10.eus.

  • 2017.eko abenduak 15

    En la inmensa mayoría de comercios adheridos, ya se han acabado al dia de hoy 15/12/2017

  • 2017.eko abenduak 15

    Me gustaría conocer porque se ha hecho discriminación de comercios/negocios.
    En BIlbao han permitido o han facilitado bonos a PELUQUERIAS, y en cambio en ERANDIO NO.
    Gracias por la respuesta

  • 2017.eko abenduak 13

    Es una tontería, ya que dan 25 bonos por establecimiento, es decir podrán como máximo beneficiarse 50 clientes de un establecimiento y al RESTO DE CLIENTES QUE LES DEN.

  • 2017.eko abenduak 13

    La Ilusion tambien vende...

    www.mugan-irun.com/se-pone-marcha-la-campana-bono-comercio-10/

    La de ¿Mugan ? carece de ella...

  • 2017.eko abenduak 13

    Los premios de Mugan 2017. Irun estan trucados ..

    El premio al comerciante irunés del año 2017 es para Casa Mirón

    http://www.mugan-irun.com/premio-al-comerciante-irunes-del-ano-2017-casa-miron/

  • 2017.eko abenduak 13

    La intermidiario es una subvencionada....

    ---------------

    ASOCIACIÓN COMERCIO HOSTELERIA Y SERVICIOS DE IRUN
    MUGAN
    Paseo Colón 27 - 1º, of. 11
    943622429
    Horario de atención al público:
    De lunes a jueves: 9:00-14:00 y 16:00-18:00
    Viernes: 9:00-15:00
    David Fernando Franco Aguirre
    info@iruncentrocomercialabierto.com

  • 2017.eko abenduak 13

    Acabo de escribiros una consulta para saber donde se adquieren los bonos y me habeis respondido esto: En relación con el comentario sobre El bono comercio 10+ se dirige al pequeño comercio de cercanía e inyectará en el mercado 2,5 millones de euros en http://www.irekia.euskadi.eus/es/news/42774, remitido a Irekia, te comunicamos que ha sido respondido por Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco.
    Como comprendereis me he quedado igual, por favor, si una persona me puede contestar por mail o en el tef 677120511, lo agradecería.
    Saludos,

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
    2017.eko abenduak 13

    Hola,
    Los bonos se pueden adquirir en los propios comercios adheridos, que se identifican con un distintivo en su escaparate o puerta. Esta semana publicaremos el primer listado de comercios que se irá actualizando hasta el día 22 que finaliza el plazo de adhesión. Estará disponible a partir del viernes en www.bono10.eus.

  • @cibilbao
    2017.eko abenduak 13

    Comentario de Twitter:
    @Gob_eus Interesante iniciativa para incentivar las ventas esta navidad. @Gob_eus https://t.co/uKHZoH2Hrq

  • 2017.eko abenduak 13

    Donde se pueden adquirir estos bonos? En ninguns pagina se indica esta información básica para que funcione esta estupenda iniciativa. Gracias

Ekitaldiko kargudunak