Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadik berrikuntza energetikoan eta sanitarioan «toki nagusia har dezan» lagunduko du Teknikerrek

2010.eko abenduak 15

Lehendakariak gaur goizean parte hartu du Eibarko gune teknologiko berriaren lehen harria jartzean

Eusko Jaurlaritzak berrikuntzaren alde egindako apustuak «erreferente teknologikoa» izango du Eibarko Tekniker gune berrian, bertan «gidatuko» baitu Euskadiko jarduera berritzaile guztia. Halaxe azaldu du Patxi Lopez lehendakariak, «gure biharko ongizaterako eta aurrerapenerako erabat beharrezkoak diren aberastasuna, enplegua eta ezagutza sortuko dituen» zentro berri honen inaugurazioan. Teknikerrek enplegua emango die 1.500 pertsona baino gehiagori, eta 77,5 milioi euro inbertitu ondoren, energiaren eta osasunaren eremuetan bilduko ditu ahalegin guztiak, horiexek baitira «aurrean ditugun bi eztabaida garrantzitsuenetakoak eta gure munduko txoko txiki honetatik pausu nabarmenak ematen ari gara», adierazi du Lehendakariak; era berean, espero du «Teknikerrek ahalbidetzea Euskadik pisu ekonomiko eta osagai teknologiko handiko bi sektore horietan leku nabarmena hartzea, elikatu eta hazten lagundu behar diegu eta».

130.000 metro koadro, 77,5 milioi euro inbertituta eta 1.500 enplegu dira Eibarko Tekniker gune teknologiko berriaren eraikuntzak zenbakiak. Baina, zenbakietatik harago, zentro teknologiko honen garrantzia enpresek ekar dezaketen berrikuntzaren eta balio erantsiaren aldeko apustuan datza. Hain zuzen, Gasteizko Exekutiborako garrantzi berezia duten bi arloetan –osasunean eta energian– Eusko Jaurlaritza eraldatzeko lidergo bizia aplikatzen ari da eraldatzeko. «Gune honi esker, gure ahotsa entzungo da eztabaida horretan. Euskadik pisu ekonomiko eta osagai teknologiko handiko bi sektore horietan leku nabarmena har dezan, elikatu eta hazten lagundu behar diegu eta», nabarmendu du Patxi Lopez Lehendakariak.

Eguneko prentsaren zenbait ale, txanpon batzuk eta Tekniker gune teknologiko eraikitzeko gaur izenpetutako hitzarmenak gaurtik aurrera daude lehen harriaren azpian gaurtik 2013ra arte, haren gainean altxatuko baitira gune teknologikoa osatuko duten eraikinak. Lehendakariaz gain, lehen harria jartzen izan dira Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburu Bernabé Unda, Etxebizitza, Obra Publiko eta Garraioetako sailburu Iñaki Arriola, Gipuzkoako ahaldun nagusi Markel Olano eta Gobernu Zentralak Euskadin duen ordezkari Mikel Cabieces, Eibarko alkate Mikel de los Toyos eta Teniker IK-4ko zuzendari orokor Alejandro Bengoa.

Lehendakariak «berritzeko premia» azpimarratu du, batez ere krisialdietan, eta «Euskadin Talentuaren metropoli bat egitea, gaurko ezagutza epe luzeko aberastasun bihurtzeko gai izango dena». Berrikuntza hori, Lopezen hitzetan, baliabide naturalik ezean, «pertsona ekintzaileen aldeko apustu garbian oinarritzen da, eta era berean berrikuntzan, Euskadiren aberastasun iturri nagusi baita». «Eta horretarako bi gauza dira ezinbesteko: gure gazteen prestakuntza hobetzea eta ikerkuntzarako eta berrikuntzarako sare trinkoak sortzea», erantsi du.

Testuinguru honetan, Lopezek gogorarazi du Gobernuak berrikuntzaren alde egiten duen apustua laguntza ekonomiko bihurtu dela (4 milioi euro Eibarko Gune Teknologikoko IK4ren egoitzarako, 2 milioi krisiaren aurkako paketean + Euskadi 09 eta beste 2 milioi 2010 Plan Bereziaren bidez, beste 2 milioi 2011ko Aurrekontuetan eta, zenbait gestioren ondoren, beste 10 milioi Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren ekarpenari dagozkionak, aurrerapen itzulgarrien bitartez ordainduko direnak). Lehendakariak ziurtatu du Gobernua ildo horretan «sakontzen jarraituko duela», I+Grako bideratutako baliabideak areagotuz eta haien koordinazioa eta eraginkortasuna hobetuz, ekainean onartutako Lehiakortasun Planari eta ontzen ari diren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planari esker. «I+G+b azpimarratu nahi dugu gure jarduera guztietan, gure politika guztietan, bertan oinarritzen baita hazkuntza, enpleguaren sorkuntza, biharko Euskadiren zuzentasuna eta gizarteratzea», nabarmendu du Lehendakariak.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)