Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskal gizartearen %60entzat Euskadiko egoera politikoa “ona” da, inoiz jasotako daturi altuena

2017.eko abenduak 07

Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak “65. Soziometroa” argitaratu Berri du. Bertan Euskadiko egoera politikoaren pertzepzioa jasotzen da eta  2002an hasitako bilduma osoan inoiz jasotako onena da. Herritarren %60ren ustez egoera ona da. Euskal Soziometro honen gaia herritarrek zientziari eta teknologiari buruz dituzten jarrera eta iritziak jasotzea izan da. Landa lana 2017ko urriaren 24a eta 30a bitartean egin zen.

Euskadiko egoera politikoaren pertzepzioa, 2002an hasitako bilduma osoan inoiz jasotako onena da. Herritarren %60ren ustez egoera ona edo oso ona da eta %28ren ustez, aldiz, txarra edo oso txarra.

EAEko arazo nagusiak lan merkatuarekin lotutakoak dira, gainerakoen oso gainetik (%67k aipatu dituzte hiru arazo nagusien artean). Hala ere, arazo hau indarra galtzen ari da, eta 2008tik jasotako kopuru txikiena da oraingoa. Arazo ekonomikoak eta egoera politikoa doaz ondoren (%13 biek) eta atzetik etxebizitza eta etxe-gabetzeak (%10) eta zerbitzu publikoen estaldura eta funtzionamendua eta laguntzak (%7).

Gehiago irakurri

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak