Berriak Herrizaingoa
Eu

Ertzainek ibilgailu blindatu berrientzako hobekuntzak proposatu ahal izango dituzte

2010.eko abenduak 15

Herrizaingo sailak modu “esperimentalean” erabiliko dituzten lau ibilgailu erosi ditu; hurrengo fase batean Volkswaggen Passat modeloko unitate guztiak ordezkatuko dituzte

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailak lau ibilgailu blindatu erosi ditu modu “esperimentalean” erabiltzeko; hala, kontratazio prozesua hasi baino lehen, ertzainek iradokizunak eta hobekuntzak proposatu ahal izango dituzte. Ibilgailuek komunikazio-sistema eta kudeaketa informatikorako sistema berrienetarikoak dituzte. Horiek erabilgarriak izango dira ertzainentzako, hainbat lan lekuan bertan eta era azkarrean egin ahal izateko; hala nola ibilgailuen matrikulak eta pertsona susmagarrien nortasuna egiaztatzea, zentraletik aginduak eta datuak jasotzea, kontsultak igorri edota planoaren gainean zonaldean zerbitzuan dauden gainontzeko patruilen kokapena eta erantzun-denbora jakin ahal izatea. Herrizaingo sailburuak, Rodolfo Aresek, azpimarratu du “Ertzaintzaren bulego txiki ibiltari bat dela”.

Ibilgailu blindatu berriak Mercedes markako lau monobolumen dira, 203 zaldi-potentziakoak. Ibilgailu berriek oraingo Vokswagen Passat-ak ordezkatuko dituzte —blindatuak baita ere, baina 130 zaldi-potentziakoak—. Hasteko 25 unitate kontratatzea aurreikusi dute; ertzainek lehen lau unitate horiek probatu eta kontratazio prozesua hasi baino lehen iradokizunak eta hobekuntzak proposatu ahal izango dituzte. Ibilgailu berriak patruila lanetarako erabiliko dira 2011 urtetik aurrera; blindatuak daude eta erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko segurtasun sistemak dituzte, hala nola terrorismo eta kaleko indarkeria kasuetan. Horrez gain, diseinuan ere hobekuntza batzuk egin dituzte ibilgailuaren barnean lanerako espazio gehiago lortzeko. Herrizaingo sailburuak, Rodolfo Aresek, azpimarratu du “Ertzaintzaren bulego txiki ibiltari bat dela”.

Ertzaintzaren unitate blindatu horien aurkezpena Erandioko Ertzaintzaren Base Nagusian egin dute.

Ibilgailu horiek hainbat berrikuntza dituzte. Ertzainek laguntza moduan erabili ditzaketen bi bideo-kamera dituzte, adibidez. Kamera batek ibilgailuaren kanpoaldean gertatzen dena grabatzen du eta matrikulak eta pertsona susmagarriak erregistratzeko erabili daiteke. Gainera, egintzen irudiak basera bidali ditzake. Bigarren kamerak, atxilotutako pertsonak doazen lekua grabatuko du.

Ibilgailu bakoitzak ordenagailu zentral bat dauka. Hala Ertzaintzaren zentralera etengabe konektatuta egongo dira TETRA sistemaren bitartez eta datuen transmisiorako ahalmen handiko beste kanal batzuen bitartez. Horri esker, ertzainek momentu oro kontsultatu ahal izango dituzte pertsonen nortasunak, ibilgailuen dokumentazioak, matrikulak, aurrekariak eta poliziaren datu-baseetan dagoen beste edozein datu. Posible izango dute baita ere salaketak tramitatzea, drogak eta armak legez kanpo dituztenen kontrako prozedurak irekitzea, edota herritarren kontsultak tramitatzea. Nabigazio sistema batek ertzainei azkarrago mugitzen lagunduko die, eta horrek herritarren arretarako erantzun denbora murriztuko du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)