Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

"Instituzio guztien elkartasuna beharrezkoa da ETArekin amaitzeko" dio Mendiak

2010.eko abenduak 15

Idoia Mendia, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua “Bizikidetza demokratikorako eta Giza Eskubideetarako hezkuntza” lelopean izan den jardunaldiaren buru izan da gaur Bilbon

Sailburuak Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen zuzendaritzaren helburuetariko batzuk aipatu ditu: Memoria Historikoaren Legearen garapena eta Eusko Jaurlaritza eta  administrazio lokalen arteko harremanak sustatzea Giza Eskubideak eta Bakearen alde egiteko. Helburu bi hauek “ezinbestekoak dira giza eta polítika ereduak garatzeko, justizian, askatasunean eta berdintasunean oinarrituz”.

Sailburuak azaldu duenez, Giza Eskubideetarako Hezkuntzak helburu hauek ditu: Giza Eskubideen eta oinarrizko askatasunen errespetua ezagutzea eta indartzea; nortasun humanoa eta gizon-emakumeen duintasunaren zentzua erabat garatzea; sexuen arteko elkar ulertze, tolerantzia, eta berdintasuna, eta pertsona, nazio, herri indigena, eta talde ezberdinen arteko adiskidetasuna sustatzea; pertsona guztien partaidetza eraginkorra erraztea gizarte aske batean eta jarduerak areagotzea Nazio Batuen bakearen mantenuan.

Jardunaldiaren inagurazioan Inés Ibáñez de Maeztu, Giza Eskubideen zuzendaria eta Jokin Bildarratz, EUDELeko presidentea izan dira.

Sailburuaren hitzetan, Euskadin, administrazioen arteko elkarlana beharrezkoa egiten da biktima guztien memorian oinarritutako etorkizuna izateko eta “iraganean izan diren akatsak sahiesteko”. “Egun, ETAri esker, Euskadin intoleranteak bizi dira oraindik beraz, guztion artean talde terrorista hau desagertzearen alde egin behar dugu herri honetan bakean bizi gaitezen”, adierazi du sailburuak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)