Berriak Segurtasuna
Eu

Ertzaintzan jasotzen diren ordainsarien eta konpentsazioen araubidea onartuta (Gobernu Bilera 2017-12-05)

2017.eko abenduak 05

Gobernu Batzordeak, Estefania Beltrán de Heredia sailburuak hala proposatuta, zerbitzuan sortutako gastuen indemnizaziorako Ertzaintzak daukan erregimenaren aldaketa partzialerako dekretoa onartu du. 

Dekretu honekin, apirilaren 11ko 2017/2 Legeak jasotzen duen aukera betearazi du Eusko Jaurlaritzak epe barruan, eta Ertzaintzako goi eskalako eta eskala exekutiboko pertsonalak egindako zerbitzuen hainbat indemnizaziori buruzko zalantzak argitu ditu. 

Onatutako aldaketarekin, eta Kontrol Ekonomikorako Bulegoaren gomendioak aintzat hartuta, hainbat indemnizazio kontzeptu, nominan jasotako ordainak izatera pasatzen dira, beraz, tributagarri izatera ere bai. 

Hori horrela, subkomisario, komisario, intendente eta superintendente postuetan zituzten ordainsari batzuk kendu (dietak, kilometroak eta ordezkaritza jantzia) eta 3.336 euroko aginpide osagarri bat finkatzen da, hamabi hilabetetan banatua. Horretarako, zerbitzuengatiko indemnizazio dekretua eta ordainketen dekretua, biak aldatzen dira. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko