Eu

Eusko Jaurlaritzak kalitateko produktuen eta gastronomiaren zeregina defendatu du REGAL Elikaduraren eta Ongizatearen alorretako Lurralde Garapenerako Eskualde Europarren Sareak egindako bileran

2017.eko abenduak 05

• Eusko Jaurlaritzaren parte hartzea erabat bat dator Gastronomiaren eta Elikaduraren Plan Estrategikoan (PEGA) planteatutako lan ildoekin.

• Euskadik eta Nafarroak bat datozen planteamenduak erakutsi dituzte, eta Europako Batzordearen eta Europako Parlamentuaren babesa eskatu dute.

Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza batek, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Oroz eta HAZI Fundazioko Prospektiba eta Europako Harremanen Arloko zuzendari eta Euromontanako lehendakari Juanan Gutierrez buru zituela, REGAL Elikaduraren eta Ongizatearen alorretako Lurralde Garapenerako Eskualde Europar Berritzaile eta Ekintzaileen Sareak egindako bileran parte hartu du.

Jardunaldian zehar Europako erakundeetako ordezkariei aurkeztu zaie sarea, eta akordio bat izenpetu da, sarea juridikoki irabazi asmorik gabeko nazioarteko elkarte bihurtzeko, Belgikako legediaren babespean.

Elkartea 2015ean osatu zuten Euskadik eta Lonbardiak, elikaduraren eta ongizatearen alorretako lurralde garapenean lagunduko zuten eskualde europar berritzaile eta ekintzaileen sare bat osatzeko asmoarekin, eta gaur egun elkarteko kide dira, baita ere, Nafarroa, Liguria eta Gales. Horrez gain, beste eskualde batzuek parte hartzeko interesa erakutsi dute, esaterako, Kreta, Goi Adige/Hego Tirol, Aostako harana, Flandria edo Baden-Würtemberg eskualdeek

Eusko Jaurlaritzak elkarte honetan duen partaidetza Gastronomiaren eta Elikaduraren Plan Estrategikoan (PEGA) planteatutako lan ildoetako bat da, izan ere, plan estrategiko horretan finkatzen dira exekuktibo autonomoak datozen urteetan eremu horretan egingo duen lanaren oinarriak.

Bere mintzaldian, Oroz sailburuordeak kalitateko produktuen eta gastronomiaren zeregina nabarmendu du, nortasun europarraren zati diren heinean. “Sare honetan gauden eskualdeek –esan du – helburu eta balio berdinak ditugu eta irekita gaude helburu eta balio horiekin identifikatzen diren Europako beste eskualde batzuei partaide egiteko aukera emateko”. Sailburuordeak esan du, baita ere, "aurrera egiteko unea dela, ekintza eta proiektu zehatzak definitzeko unea, alegia".

Nafarroako Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari Isabel Elizaldek egindako adierazpenak ere ildo beretik joan dira. Berak hitz egin duenean, “pertsonen arteko harremanak, nekazaritzako kalitateko elikagaiak eta lurraldea bultzatzea defendatu du, esanez bere Erkidegoaren garapen orekaturako egin beharreko bide garrantzitsua dela. Produktu bereiziek, lurraldeari lotutako nortasuna dutenek, gero eta zabalagoa den eskaera espezifikoari erantzuteko aukera dute".

Orozek ere adierazi du "kontsumitzaileek gero eta interes handiagoa dutela elikagai osasuntsu, osasungarri eta goxoez eta gero eta arduratuagoak daudela nekazaritzako elikagaiek kulturari, nortasunari eta ekoizpen modu iraunkorrei lotuta dituzten ezaugarri espezifikoekin”.

Bai Orozek bai Elizaldek Europako Batzordearen eta Parlamentauren babesa eskatu dute, eta 5 eskualdeek adostu dute Konpetentzia eta Nekazaritzako komisarioei bilerak eskatzea, jantoki publikoetan tokiko produktuak erostea bultatzeko.

Proiektuen definizioa

Proiektuen definizio honetan aurrera egiteko, Euskal Herriko eta Nafarroako ordezkaritzak Europako Batzordearen arduradunekin elkartuko dira, 2018rako ekintzak planteatzeko, hala nola erosketa publikoetan tokiko elikagaien alde egitea. Horretarako, erosketa publikoetan tokiko produktuak sartzeko erraztasunak ematen dituzten eskualdeekin esperientzia eta praktika onak trukatzeko ekintzak proposatzen dituzte. Aurkeztu da, baita ere, “Hiritarrek onartutako elikadura sistema berritzaileek hiri aitzindariei zein potentzialei egiten dizkieten onurak baloratzen” utziko duten proiektu bat. Proiektu hori partzuergo baten bitartez garatuko litzateke, eta partzuergo hori REGAL erakundeko partaide diren Eskualdeek eta hiriek eta Milan Urban Food Pact itunaren izenpetzaileek osatuko lukete.

Era berean, REGALen bidez erabaki da baterako hautagaitza baten definizioa lantzea, H2020 programaren barruan.

Bittor Orozen eta Isabel Elizalderen partaidetzak ez ezik, jardunaldian beste eskualdeetako ordezkarien eta aditu batzuen partaidetzak ere egon dira. Besteak beste, parte hartu dute Lombardiak EBn duen Ordezkaritzaren zuzendari Raffaele Rajak, Europako Batzordearen DG AGRIren zuzendari ondoko Elena Panichik, Liguriako Nekazaritzako Eskualde Ministro Stefano Maik, Galeseko Elikagaien Dibisioko Merkatuen Arduradun Russell Robertsek eta Lombardiako Nekazaritzako Eskualde Ministro Gianni Favak.

Euskadi eta Lombardia, sustatzaileak

Elikaduraren eta Ongizatearen alorretako Lurralde Garapenerako Eskualde Europar Berritzaile eta Ekintzaileen Sarea (REGAL) 2015ean Milanen “Planeta elikatuz bizitzarako energia” izenburuarekin egin zen Expoaren baitan sortu zen, Euskadik eta Lombardiak izenpetu zuten lankidetza hitzarmen baten ondorioz. Gobernu biek agindu zuten landa eremuko, nekazaritzako eta elikaduraren alorreko esperientziak eta ezagutzak trukatzeko proiektuak bultzatuko zituztela, baterako proiektuak garatzeko asmoarekin. Gauzak horrela, REGAL truke lekutzat hartzen da, eskualde bakoitzari elikagaien gastronomian erreferente izaten eta ekimen berriak batera garatzen laguntzen dioten tresnak –tresna didaktikoak, berrikuntzakoak, enpresen dinamizaziorakoak…– trukatzeko lekua, zehazki. Harrez gero, Nafarroa, Liguria eta Gales sartu dira sarean eta, dirudienez, Kreta berehala sartuko da.

Hauek dira sarearen jardute eremuak:

• Bertako nekazaritzako produktuen kalitatea eta jatorria, merkataritzako zirkuitu laburrak sustatuz.
• Ezagutzen eta berrikuntzen trukea
• Baserri, nekazaritza eta nekazaritzako elikagaigintza eremuetako berrikuntzetan liderrak diren eskualdeen talde bat sortzea Europako eremuan
• Praktika onen trukea eta ohitura gastronomikoak sustatzea helburua duten elikadura heziketarako proiektuak
• Praktika onen trukea eta zirkuitu laburrak sustatzeko proiektuena: “Farmer markets”, zuzeneko salmenta, etab.

Arreta berezia nekazaritzako elikagaien sektoreari

Sarea sortuta beste urrats bat gehiago eman zen Eusko Jaurlaritza nekazaritzako elikagaien sektoreko balio kate osoari eta sektore horri behar bezala garatzen lagunduko dioten berrikuntza eta ikerketa jarduerei eskaintzen ari zaien arreta berezian. Elikadurarena, berez, Euskadi murgilduta dagoeneko Espezializazio Adimenduneko RIS 23 Estrategiak garatzen dituen aukera nitxoetako bat da.

Horregatik, Eusko Jaurlaritzak Lehiakortasun Plan bat abian jarri du Nekazaritzako Elikagaien Industriarako, bai eta Gastronomiaren eta Elikaduraren Plan Estrategikoa ere (PEGA), exekutibo autonomoak eremu honetan lan egiteko datozen urteetarako edukiko dituen ildo estrategikoak markatzen dituena.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak