Eu

Gobernu Kontseiluak zuzeneko lau diru-laguntza onetsi ditu kultur eta sormen industriak bultzatzen dituzten enpresentzat (Gobernu Bilera 2017-12-05)

2017.eko abenduak 05

Zenbait arlotan proiektu berriak sustatzea da helburua, diseinu-arloan, arkitektura-arloan, ikus-entzunezkoen arloan edo bideojokoen industrian, esate baterako.

Gobernu Kontseiluak bere gaurko saioan lau diru-laguntza onetsi ditu beste horrenbeste enpresarentzat, Kultur eta Sormen Industrien (KSI) baitan proiektu berriak bultzatzen laguntzeko.  Euskadiko RIS3 espezializazio adimenduneko estrategiaren baitan sartzen dira diru-laguntza horiek eta, guztira, 485.000 euro bideratuko dira Euskadiko KSIen baitako sektorea indartzen jarraitzeko. Kultura-arloaren mugetan kokatu izan diren sektoreak dira hauek, hala nola, diseinua, arkitektura, moda, ikus-entzunezkoen arloa, hizkuntzaren industria eta bideojokoak. 

KSIak bultzatzeko ekintzen artean, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak KSIen berrikuntza-programa garatu du 2017an, KSI Berritzaile 2017 izenekoa. Euskadiko arlo horretako enpresei zuzendua dago ekimen hori eta proiektu berriak gauzatu ahal izateko espazio berriak sortu eta garatzea du xede, honako hiru jarduera-ildo hauek oinarri hartuta:

  1. Berrikuntza teknologikoa
  2. Antolamendu-ereduaren berrikuntza
  3. Enpresen gaikuntza finantzarioa 

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren, Lehendakaritzaren eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren arteko lankidetzari esker garatu da programa hau. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskadi Plana 2020 (ZTBP Euskadi 2020) deritzon planaren barruan sartuko litzateke KSI Berritzaile 2017. Tecnalia, Vicomtech, Euskalit, Elkargi eta Innobasque-ren tankerako erakundeek parte hartzen dute programaren hiru jarduera-ildoen garapenean. 

Testuinguru horretan, Gobernu Kontseiluak 245.000 euroko zuzeneko diru-laguntza onetsi du Tecnalia Fundazioarentzat, KSIen berrikuntza teknologikoa sustatzeko xedez. Era berean, arestian aipatutako lehenengo jarduera-ildoaren baitan, 120.000 euroko beste diru-laguntza bat onetsi da Vicomtech Fundazioarentzat. 

Horrez gain, bigarren jarduera-ildoa bultzatzeko asmoz, hots, antolamendu-ereduaren eta enpresa-egituraren berrikuntza bultzatzeko asmoz, 40.000 euroko diru-laguntza onetsi da Euskalit Fundazioarentzat. Azkenik, Creadis 3 KSIen inguruko proiektutik “praktika ontzat” hartu da Bizkaiko Foru Aldundiaren BEAZ Sozietate Publikoak sustatu nahi duen KSIen inguruko ekimena, eta diru- 80.000 euroko diru-laguntza bideratuko da horretara.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jaimesotelo
    2017.eko abenduak 06

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El Consejo de Gobierno aprueba cuatro subvenciones directas para empresas que impulsan las industrias cu... https://t.co/AczpbRDMMs

Komunikabideek behera kargatzeko