Berriak Osasuna
Eu

Biodonostia eta Biocruces Osasun Ikerketa Institutuentzako diru-laguntzak onetsi ditu Osasun sailak RIS3 Euskadi estrategiaren hedapena indartzeko (Gobernu Bilera 2017-12-05)

2017.eko abenduak 05

340.000 eurokoak dira diru-laguntzak eta I+G, berrikuntza eta living labs proiektuak babesten ditu osasunaren arloan 

Gobernu Kontseiluak, Osasun Sailak proposatuta, 340.000 euroko diru-laguntzak onetsi ditu gaur Biodonostia eta Biocruces Osasun Ikerketa Institutuetarako, osasun-arloko I+G+b indartzeko RIS3 Euskadi estrategiaren barruan. 

Osasun-arloko I+G+b indartzea funtsezko faktorea da bai Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana Euskadi 2020k bai RIS3 berak ezartzen dituzten helburuak lortzeko. Hala, Osasun Ikerketa Institutuak funtsezko eragileak dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarearen barruan gaitasun berezia dutelako pazienteekin ikerketa klinikoa egiteko eta ezinbesteko eskakizunak betetzen dituztela erakutsi ahal izateko, hain zuzen ere osasun-sistemetan I+G+b prozesuan lortutako emaitzak erabiltzeko. 

Gaur onetsitako laguntzak, batetik, biozientziak/osasuna arloko lehentasunezko eremuetan ikerketa eta berrikuntza biomedikoko proiektuak finantzatzeko eta, bestetik, produktuak garatu, testatu eta baliozkotzen lagunduko duten plataformak eta living lab-ak finantzatzeko izango dira. 

Zehazki, Biodonostia Osasun Ikerketa Institutuarentzako diru-laguntzak (160.000 euro) bi alderdi babestuko ditu: zahartzearen eremuan ahultasunari heltzeko tresna berritzaileen garapena, eta berrikuntza kirurgikoa, lapPlangintza kirurgikoa 3D inprimaketa bidez sortutako bioereduak baliatuz. 

Bere aldetik, Biocruces Osasun Ikerketa Institutuarentzako funtsak (180.000 euro) helburu hauetarako izango dira: Nerbio Sistemako Laborategia (Living Lab) eta Neuroerrehabilitazio plataformen garapena; Entzumen eta 3D Inprimaketa fabrikazioa; eta Endokrinologiari, Metabolismoari, Genetikari eta Gaixotasun arraroei lotutako proiektuak. 

ZTBP 2020 hedatzeko Berrikuntza Funtsetik datozen diru-laguntza horiek Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren inbertsioaren osagarri dira. Sailak, aurten, 2017an, 4 milioi euro zuzendu ditu diru-laguntza kontzeptuan osasun-arloko ikerketa eta garapenerako proiektuak burutzeko. Gainera, laguntza horiei Bioarabako terapia aurreratuen eta medikuntza erregeneratiboaren eremuan eman dena gehitu behar zaie, Arabako nodo biofarmazeutikoa indartzearren, besteren artean hartzen dituena Praxis bezalako enpresak, UPV/EHUko zentro espezifikoak, eta Saiakuntza Klinikoen Unitatea ESI Araban.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko