Eu

Gobernu Kontseiluak kredituak gaitu ditu Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailarentzat, Hezkuntza sailarentzat eta Osasun sailarentzat, 70.773.271 €-ko zenbatekoaz (Gobernu Bilera 2017-12-05)

2017.eko abenduak 05

Gobernu Kontseiluak 70.773.271 euroko kredituak gaitzea onartu du gaur. Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak 2017. urterako tributu itunduen ondoriozko bilketaren likidazio-aurreikuspenak onartu zituen, hasieran onartutakoa baino zenbateko handiagoan. Horren ondorioz, era berean, aurrekontuan kontsignatutako kredituak sostengatzeko foru-aldundien ekarpenei dagozkien benetako sarrerak ere urte honetarako aurrekontuan hasiera batean sartutakoak baino handiagoak dira. 

Bilketa handiago horren ondorioz, egoki iritzi zaio Administrazio Orokorraren 2017. urterako aurrekontuan kreditu-gaikuntza bat egiteari, sail hauek dituzten kreditu-premia hauek finantzatzeko: 

  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua: ltelazpiren kapital-zabalkuntza: 15.122.700 €.
  • Hezkuntza: Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitateen Programako kontratuak, UPV/EHUko ordainsari-osagarriak, Bekak eta Haurreskolak Partzuergoa: 50.650.571 €.
  • Osasuna: Osakidetzako inbertsioak: 5.000.000 €. 

Itelazpik 240 zentroko parkea kudeatzen du gutxi gorabehera. Hurrengo urteetarako Plan Estrategikoa abian jartzeko, eta sozietatea merkatu teknologikoan mugitzen dela kontuan izanik, hainbat inbertsio egin beharra dago, batzuk zaharkitutako sareak berritzeko eta bigarren dibidendu digitalerako besteak. 

Hezkuntza Sailari dagokionez, bestalde, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearekin, Deustuko Unibertsitatearekin eta Mondragon Unibertsitatearekin hartutako konpromisoak eta 2017/2018 ikasturteko unibertsitateko eta unibertsitateaz kanpoko bekak ordaintzera bideratuko dira gaikuntzak. Gainera, Haurreskolak Partzuergoak 1.064.348,45 € jasoko ditu. 

Osasunerako gaikuntzari dagokionez, Osakidetzak azpiegitura eta ekipamendu berrietarako hainbat inbertsio egingo ditu. Horrela, Urdulizko, Eibarko eta Txagorritxuko ospitaleetako ekipamenduak hobetuko dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko