Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren posta bidezko komunikazioen zerbitzuak finantzatzeko kontratazioa onartu du 24,3 milioi eurotan (Gobernu Bilera 2017-12-05)

2017-12-05

Zerbitzu honen baterako kontratazioari esker, kudeaketa eta eskala-ekonomiak baliatu daitezke

Gobernu Kontseiluak 24.333.270,14 euroko gastua eta kontratazioa baimendu du gaur, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren posta bidezko komunikazioen zerbitzua 2019. urtera arte finantzatzeko. Baliabide publikoak hobeto kudeatzeko eta eskala-ekonomiak baliatzeko asmoz, Eusko Jaurlaritzak zentralizatu egin du zerbitzu horren kontratazioa. Hauxe da bere aplikazio-eremua:  

  • Eusko Jaurlaritza
  • Erakunde judizialak
  • Ikastetxeak eta hezkuntza-erakundeak
  • Lanbide, Euskal Enplegu Zerbitzua
  • Osakidetza, ospitaleak eta eskualdeak.
  • Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Alokabide
  • Herri Kontuen Euskal Epaitegia
  • EITB
  • Izenpe
  • Visesa, Euskadiko Etxebizitza eta Lurra
  • Datuak Babesteko Euskal Bulegoa
  • Energiaren Euskal Erakundea
  • Euskadiko Kirol Portuak
  • OSALAN, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
  • Bizkaiko Parke Teknologikoa
  • Arabako Parke Teknologikoa
  • EJIE Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea
  • SPRI
  • IHOBE Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa 
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko