Eu

Jaurlaritzak 2017ko Enplegu Publikorako Eskaintza onartu du, eta enplegu publikoko 4.580 plaza eskainiko dira Euskal Administrazio osoan (Gobernu Bilera 2017-12-05)

2017.eko abenduak 05

Osasun-arloan, 3.335 plaza eskainiko dira Osakidetzan 2017. urterako, hezkuntza-arloan maisu-maistrentzako 795 lanpostu, Administrazio Orokorrean 150 lanpostu, eta segurtasun-arloan, berriz, Ertzaintzaren XXVII. promozioko 300 agenterentzako oposizioak

Enplegu-eskaintza hori 2020ra bitarte onartuko diren beste askoren arteko lehena da. Gutxienez, 13.500 lanpostu eskainiko dira, eta gehienak txanda irekikoak izango dira

Eusko Jaurlaritzaren ustez, aurrerantzean egingo diren enplegu publikorako eskaintzei esker enplegu publikoa finkatu eta egonkortu egingo da herritarrentzat oinarrizkoak diren zerbitzu guztietan

Gobernu Kontseiluak Euskal Administrazio Publiko osorako “2017ko Enplegu Publikorako Eskaintza” onartu du gaur. Guztira, 4.580 lanpostu eskainiko dira, txanda irekikoak zein barne-igoerako txandakoak. Sektoreen arabera, 2017ko deialdia honela banatuko da: 

  • Osasuna: Osakidetzako hainbat lanbide-kategoriatako 3.335 lanpostu.

                  Txanda irekian: 3.016 lanpostu.

                  Barne-igoerako txandan: 319 lanpostu.

  • Hezkuntza: maisu-maistrentzako 795 lanpostu 2017an.
  • Segurtasuna: Ertzaintzaren XXVII. promozioko 300 lanpostu.
  • EAEko Administrazio Orokorra eta haren erakunde autonomoak: Administrari-laguntzaileen kidegoko eta mendekoen kidegoko 150 lanpostu

Txanda irekian: administrari-laguntzaileen kidegoko 40 lanpostu eta mendekoen kidegoko 70 lanpostu.

Barne-igoerako txandan: administrari-laguntzaileen kidegoko 40 lanpostu.

2018KO AZTERKETAK 

Enplegu publikorako deialdi handi honetan parte hartzeko prozedura eta baldintzak sektore bakoitzean zehaztuko dira aurrerantzean: hezkuntza, osasuna, segurtasuna eta “Lakua”. Lanpostu guztien % 7 dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat gordeko dira, Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorrean ezarritakoari jarraikiz. 

Azterketa guztiak 2018. urtetik aurrera egingo dira. 

2020RAKO KONPROMISOA 

Deialdi hau Eusko Jaurlaritzak onartutako eta dagoeneko Eusko Legebiltzarrera igorritako “2020ko Enplegu Plan Estrategikoan” txertatuta dago. {0>En él se eleva hasta las 13.500 el número mínimo de plazas de empleo público que el Gobierno Vasco sacará a OPE hasta el año 2020:Plan horren barruan, Eusko Jaurlaritzak enplegu publikoko 13.500 lanpostu eskainiko ditu gutxienez enplegu publikorako eskaintzetan 2020. urtera bitarte: 

  • 1.500 lanpostu Euskadiko Administrazio Orokorrean eta haren erakunde autonomoetan (Lakua)
  • 5.000 lanpostu osasun-arloan
  • 5.000 lanpostu hezkuntza-arloan
  • 1.600 lanpostu segurtasun-arloan
  • 400 lanpostu Justizia Administrazioan

Aurrerantzean egingo diren enplegu publikorako eskaintzei esker, enplegua finkatu eta egonkortu egingo da Eusko Jaurlaritzak herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzu publiko guztietan. 

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2018.eko otsailak 06

    A que espera Osakidetza a resolver el resto de categorías pendientes del la OPE realizada en 2014? es indignante a día de hoy no saber si tengo plaza o no y ya se ha convocado la nueva OPE a realizarse en 2018,¿ a qué esperan?¿son conscientes de que muchas personas,entre ellas yo, no sabemos si nos vamos a poder presentar o no? De verguenza el silencio administrativo cuando preguntas cuando se va a resolver la OPE 2014-2015

  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
    2017.eko abenduak 20

    Estimado Jon:

    Según información facilitada por el Departamento de Salud, y en relación con la OPE 2014-2015, respecto a la mayor parte de las categorías convocadas en el proceso selectivo, está prevista la publicación de los destinos definitivos en el presente mes de diciembre. Asimismo, la toma de posesión por parte del personal que ha obtenido plaza se llevará a cabo entre los meses de enero y febrero de 2018.

    Con posterioridad, previsiblemente, se iniciará un proceso de apertura de nuevas listas de contratación.

    Gracias por participar a través de Irekia.

  • @egibasauri
    2017.eko abenduak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @ZirtzartBasauri: ENPLEO PÚBLICO https://t.co/LyERZpUDGt https://t.co/MHZVK8wfqd

  • @maria_meijide
    2017.eko abenduak 05

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno aprueba la “OPE 2017” con 4.583 plazas de empleo público para el conjunto de la Administración Vasca... https://t.co/5GaT9VBGI6

  • Jon
    2017.eko abenduak 05

    Y porque no se resuelve la ope 2014-2015 de osakidetza y se abren las listas de contratación de una vez, a este paso no se abren. Lotsagarria..

Komunikabideek behera kargatzeko