Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

EAE-ko itsasertzeko Geoparkea kudeatzen duen elkartean sartzea eskatu du Eusko Jaurlaritzak (2010-12-14(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2010.eko abenduak 14

Geogarapen EAEko Itsasertzeko Geoparkea Kudeatzen duen Elkarteko bazkide gisa Eusko Jaurlaritza sartzeko eskaera egitea onartu du Jaurlaritzaren Kontseiluak gaurko bileran; Zumaia, Deba eta Mutrikuko udalek bultzatu zuten 2009an. Geografia-esparru hori, urrian, Geoparkeen Europako Sarean sarrera onartu zen.

Diru-ekarpenik egin gabe sartuko da Eusko Jaurlaritza elkarte horretan, eta elkartearen helburuak hauek dira: geologia, natura nahiz kulturaren alderdietan geoparkearen esparrua era jasangarri eta orekatuan garatzea; inguruneko turismoaren eskaintza eta kalitatea hobetzea; eta helburu berak dituzten beste erakunde batzuekin lankidetza-jarduerak sustatzea.

Eusko Jaurlaritzak dauka eskumena turismoaren arloan, bizi-iturrien antolamenduan eta natura nahiz kultura-ondarearen zaintzan, eta horregatik erabaki du Geoparkea Kudeatzeko Elkartean sartzeko eskaera egitea, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren eta Kultura Sailaren bitartez.

EAEko Itsasertzeko Geoparkean 20.000 biztanle inguruko populazioa dago, 89 km2-ko azaleran banatuta, eta batez ere, Zumaia, Narrondo, Oikia, Deba, Itziar, Mutriku eta Mijoan bizi dira. Itsasertzaren lerroa 23 kilometro inguru luze da, eta itsaslabarrak eta flysch eremuak ditu.

Geoparkean, gainera, Natura 2000 Sareko hainbat BIL Batasunaren Intereseko Leku daude eta babestutako biotopo bat. Kulturaren ikuspuntutik, hainbat koba daudela nabarmendu behar da ia Gipuzkoako koba guztien % 22, eta Ekain edo Praileaitz bezalako haitzuloetako aztarnategiak.

Geoparkeen sare orokorrak horrelako 66 eremu ditu, eta horietako 37 Europakoak dira. Espainian, beste lau geoparke daude.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan