Berriak Osasuna
Eu

Euskararen eguna 190.000 pertsona inguruk aukeratu dute euskara, Osakidetzarekin komunikatzeko lehentasunezko hizkuntza izan dadin

2017.eko abenduak 02

Euskararen eguna

Osasun Sailak “Lagundu egiguzu hobetzen: AUKERATU ZURE HIZKUNTZA!” kanpaina otsaileanabiarazi zuenetik

190.000 pertsona inguruk aukeratu dute euskara, Osakidetzarekin komunikatzeko lehentasunezko hizkuntza izan dadin

Azken hamarkadan hirukoiztu egin da lanpostuari dagokion hizkuntza-profila ziurtatu duen Osakidetzako langileen portzentajea; 3 langiletik 1ek eskuratu du

 

188.161 pertsonak aukeratu dute euskara Osakidetzarekin komunikatzeko lehentasunezko hizkuntza izan dadin. Datu hori ezagutarazi dute gaur Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Osakidetzak berak, Euskararen Egunaren ospakizunaren harira.

Osasun Sailak “Lagundu egiguzu hobetzen: AUKERATU ZURE HIZKUNTZA!” kanpaina otsailean jarri zuen abian,Euskal Osasun Zerbitzu Publikoaren erabiltzaileei jakinarazteko osasun-arretan erabili nahi duten lehentasunezko hizkuntza jasota uzteko aukera dutela; otsailetik hona, 188.161gizon-emakumek adierazi dute euskara lehenesten dutela. Kanpainak aditzera ematen duen moduan, 3 bide daude lehentasunezko hizkuntza zein den helarazteko: dagokion osasun-zentrora bertaratu eta adieraztea; osasun-zentroko medikuntza- edo erizaintza-kontsultara bertaratutakoan adieraztea; edo etxetik helaraztea, Osasun Karpetaren bidez.

Ekimenaren helburua da hizkuntza-eskubideen errespetuan, zerbitzuaren kalitatean eta progresibitate-printzipioan sakontzea, eta Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko II. Planaren (2013-2019) baitan jarri da abian. Aldi berean, aukera hori errespetatzeko eta osasun-arreta gaztelaniaz nahiz euskaraz emateko Osakidetzaren konpromisoa inplikatzen du, betiere errealitate soziolinguistikoaren eta erabilgarri dauden zerbitzuen eta baliabideen arabera, jomugatzat hartuta osasun-zerbitzuko prestazio guztiak Euskadiko bi hizkuntza ofizialetan eskaini ahal izatea.

Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko II. Planari esker –erdiko ebaluazioa amaitzen ari dira−, zerbitzuak bi hizkuntzetan eskaintzeko aukera zabaltzen ari da, euskararen presentzia indartzen ari da dokumentazio klinikoan eta informazio-sistemetan eta langileen hizkuntza-trebakuntzan aurrera egiten ari da, besteak beste.

Izan ere, azken hamarkadan hirukoiztu egin da lanpostuari dagokion hizkuntza-profila ziurtatu duen Osakidetzako langileen portzentajea; 3 langiletik 1ek du jada dagokion hizkuntza-profila.

Jon Darpón Eusko Jaurlaritzaren Osasuneko sailburuak Legebiltzarrean legealdi honetarako Osasun Sailaren ildo estrategikoak azaltzeko egin zuen agerraldian nabarmendu zuen bezala, osasunaren arloan zerbitzuaren kalitatearen funtsezko elementuak dira komunikazioa eta enpatia, “eta lanean jarraituko dugu, beraz, pertsona guztiei ziurtatzeko osasun-arreta lehenetsitako hizkuntzan jasoko dutela, euskaraz edo gaztelaniaz”.

 

Vitoria-Gasteizen, 2017ko abenduaren 2an

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau