Eu

Bingen Zupiria sailburua Durangoko Azokaren inaugurazio ekitaldian izan da

2017.eko abenduak 06

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Durangoko Azokaren 52. edizioan parte hartu du gaur. ‘Sormenaren lurraldea’ lelopean, euskal kulturaren plaza bilakatuko da azoka gaurtik hasita eta datorren igandera arte.

Zupiria sailburuak adierazi du "sormenaren lurraldera" ekarri gaituela Durangoko Azokaren 52. edizioak. "Euskaraz hitz egiten den lurraldeez hitz egiten digu Azokak; euskararen lurraldeez, euskal komunitateaz. Lehen aldiz, euskara bizi den lurraldeetako herri aginteak elkarrekin ari gara lanean euskararen ezagutzari eta erabilerari bultzada bat emateko. Herri ordezkariok, elkarte eta pertsona euskaltzaleok auzolanari ekin diogu helburu berarekin", adierazi du.

Era berean, euskarazko eduki erakargarrien premia nabarmendu du: "Euskarak gauza asko beharko ditu hizkuntza erakargarria eta erabilgarria izaten jarraitzeko, besteak beste, eduki erakargarriak beharko ditu: eleberriak, ipuinak, era guztietako irakurgaiak, kantak, ikuskizunak, antzerki lanak… Durangoko Azoka da eduki horien agertoki nagusia, euskaraz adierazten den sormenak eta euskaraz lan egiten duten sortzaileek duten agertoki nagusia”.

 “Erakundeoi eskatu behar zaigu lagundu dezagula azpiegitura eta baldintza egokiak sortzen euskal kulturaren produkzio eta sustapenerako; lagundu dezagula kulturaren sorkuntza eta hedapenerako. Egiten ari gara eta egiten jarraituko dugu. Azoka horren proba da, eta aukera ematen digu sortzaileengana hurbiltzeko, gure berotasuna erakusteko, behar ditugula esateko, eta eduki interesgarri eta erakargarria behar ditugula azpimarratzeko. Azoka on!", amaitu du.

Egun hautean  400 kultura-eduki izango dira Azokan (257 liburu, 92 disko, 19 aldizkari, 5 bideo eta 27 bestelako) eta 240 stand izango dira Durango; guztira, 200 ekitaldiz gozatu ahal izango dute hara bertaratutakoek, 700 metrotan eta bost minutuko distantzian.

9 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @AlmudenaOtaola
    2017.eko abenduak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🔵 @ZupiriaB sailburua @durangokoazoka-ren inaugurazio ekitaldian izan da ➡ https://t.co/EL07B9jvgb https://t.co/rP2ADbAvM8

  • @La_Bernaola_201
    2017.eko abenduak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🔵 @ZupiriaB sailburua @durangokoazoka-ren inaugurazio ekitaldian izan da ➡ https://t.co/EL07B9jvgb https://t.co/rP2ADbAvM8

  • @EAJPNVSantutxu
    2017.eko abenduak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🔵 @ZupiriaB sailburua @durangokoazoka-ren inaugurazio ekitaldian izan da ➡ https://t.co/EL07B9jvgb https://t.co/rP2ADbAvM8

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko abenduak 06

    Comentario de Twitter:
    eajpnv: RT Gob_eus: 🔵 ZupiriaB sailburua durangokoazoka-ren inaugurazio ekitaldian izan da ➡ https://t.co/ugDxqyTWro https://t.co/f6CSvrjbx1

  • @PNV_Indautxu
    2017.eko abenduak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🔵 @ZupiriaB sailburua @durangokoazoka-ren inaugurazio ekitaldian izan da ➡ https://t.co/EL07B9jvgb https://t.co/rP2ADbAvM8

  • @eajpnv
    2017.eko abenduak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🔵 @ZupiriaB sailburua @durangokoazoka-ren inaugurazio ekitaldian izan da ➡ https://t.co/EL07B9jvgb https://t.co/rP2ADbAvM8

  • @ZupiriaB
    2017.eko abenduak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🔵 @ZupiriaB sailburua @durangokoazoka-ren inaugurazio ekitaldian izan da ➡ https://t.co/EL07B9jvgb https://t.co/rP2ADbAvM8

  • @pellourzelai
    2017.eko abenduak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🔵 @ZupiriaB sailburua @durangokoazoka-ren inaugurazio ekitaldian izan da ➡ https://t.co/EL07B9jvgb https://t.co/rP2ADbAvM8

  • @Gob_eus
    2017.eko abenduak 06

    Comentario de Twitter:
    🔵 @ZupiriaB sailburua @durangokoazoka-ren inaugurazio ekitaldian izan da ➡ https://t.co/EL07B9jvgb https://t.co/rP2ADbAvM8

Ekitaldiko kargudunak