Eu

Eusko Jaurlaritza eta euskal agente teknologikoak Tokyo-n izan dira IREX 2017 munduko robot-en azoka erraldoian

2017.eko abenduak 03
  • Estibaliz Hernáez sailburuordeak, Tecnalia eta Vicomtech-eko ordezkariekin batera, Euskadiko teknologia aurkeztu du robotika aurreratuan adituak diren erakunde, enpresa eta unibertsitateetan

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasunerako sailburuordea, Estibaliz Hernaez, Tokyo-n ospatu den IREX 2017 Azokan izan da, 4.0 Pilotaje Taldeko batzorde exekutiboan parte diren zentro teknologietako ordezkariekin batera, eta Teknologia zuzendaria, Josu Madariaga, eta Berrikuntza, Ekintzailetza eta Informazioaren gizarterako zuzendariarekin, Aitor Urzelairekin.

IREX 2017, industria eta zerbitzuen arloetan robotikako azoka nagusia da non munduko profesional ugari biltzen den.

Azokaren testuinguruan, Euskadiko delegazioak basqueindustry 4.0 estrategia eta startup-ak garatzeko BIND 4.0 ekimena aurkeztu dute hainbat erakundetan. Gainera, digitalizazio eta robotika zentroak eta arlo hauetan eredu diren Japoniako unibertsitateak ezagutu dituzte.

Sailburuordea, Tecnalia-ko Agustín Sáenz eta Vicomtech-eko Jorge Posada lagunduta, -4.0 Pilotaje Taldeko aholkulari gisa-, NTT (Nippon Telegraph and Telephone Corporation), Japonia-ko telekomunikazio lehen enpresan izan da; baita FANUC-en ere, non erabat robotizatuta dauden lantokiak bisitatu dituzten; eta KAWADA ROBOTICS CORPORATION eta HITACHI HIGH-TECHNOLOGIES, industrian aplikatzeko garatzen diren humanoide-robotak ekoizten dituzten enpresak.

Erakundeekin harremana

Izaera teknologikoa eta industriala duen agenda instituzionala ere landu dute. EU-Japan Center for Industrial Cooperation eta NEDO- New energy and industrial technology development organization erakundeetan izan dira, I+G-ren aldeko apustuan ezagutzen diren erakunde publiko berezienak direnak.

I+G bikaineko nazioarteko taldeak

Japoniako teknologiaren garapen ereduak euskal ordezkarien interesa piztu du. Robotika aurreratuan erreferente diren Tokyo-ko Unibertsitateko eta AIST Tsukuba Centre-ko (National Institute of Advanced Industry Science and Technology) ordezkariekin izan dira lan bilera ezberdinetan.

Tecnalia eta Vicomtech zentro teknologikoek Euskadiko pilotaje taldearen ekimenak aurkeztu dituzte, baita arlo honetako euren soluzio teknologikoak ere. Teknologia berriak nola sortu eta euskal enpresekin bultzatu daitezkeen lankidetzak aztertu dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak