Eu

Emilio Sola: “Euskadiko Gurutze Gorriko 4.255 boluntarioetako bakoitzak gizarte hobea eraikitzen erakusten digu”

2017.eko abenduak 02
  • Omenaldia egin zaie Euskadiko boluntarioei Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian, haien konpromiso solidarioa eskertzeko.
  • Gurutze Gorriak Vitoria-Gasteizen egin du Boluntarioen IV. Topaketa Autonomikoa.
  • 4.255 boluntario ditu Euskadin.

VG 2017/12/02

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren Gizarte Zerbitzuen zuzendari Emilio Solaren iritziz, “Euskadiko Gurutze Gorriko 4.255 boluntarioetako bakoitzak gizarte hobea eraikitzen erakusten digu”. Solak gaur goizean parte hartu du Euskadiko boluntarioei Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian haien konpromiso solidarioa eskertzeko egin zaien omenaldian.

 

Gurutze Gorriko boluntarioek lortzen dute adineko pertsonek arreta izatea eta bakatuta ez sentitzea, istripuetako biktimak bizkor eta profesionaltasunez erreskatatzea, gazteek balioak ikastea, ospitaleetan gaixorik dauden neska-mutilek irribarrea eta laguntza izatea, edo jendearen gizarteratzea eta laneratzea ahalik eta baldintza onenetan egitea; gizartea solidarioa izan dadin lortzen dute azken batean. Horiek dira Euskadiko Gurutze Gorriaren balioak”, adierazi du Emilio Solak.

 

Elurra gorabehera, 400 boluntario inguru izan dira gaur, larunbata, Vitoria-Gasteizko Europa Biltzar Jauregian, Euskadin boluntario-lanak egiten dituzten 4.000tik gora pertsonen ordezkari (2.253 Bizkaian, 477 Araban eta 1.495 Gipuzkoan).

 

Boluntarioen profilari dagokionez, Euskadin genero-parekotasuna dago, % 48,5 emakumeak eta % 51,5 gizonak dira-eta. Adinari dagokionez, 29 urte dituzte batez beste. Lanbideari dagokionez, boluntarioen % 21 ikasleak dira.

 

Euskadiko Gurutze Gorriko lehendakari Iñaki Irusta izan da ekitaldiko buru eta harekin izan dira Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen zuzendari Emilio Sola, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendari Pedro Anitua, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Saileko foru-diputatu Marian Olabarrieta, Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren Saileko zinegotzi ordezkari Nerea Melgosa, eta boluntarioen ordezkaritza.

 

Errefuxiatuei, immigranteei, adinekoei eta haurrei arreta emateko jarduerak, sorospeneko eta larrialdietako jarduerak eta Gazteen Gurutze Gorriarenak dira boluntario-lanak egiteko aukera handienak eskaintzen dituzten Gurutze Gorriaren jarduerak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak