Eu

Estibaliz Alkorta Euskara Sustatzeko zuzendaria ‘Gailur Ekaiztsuak’ eleberriaren itzulpenaren aurkezpenean izan da; lan hau Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker itzuli da

2017.eko abenduak 01

Estibaliz Alkorta Euskara Sustatzeko zuzendaria ‘Gailur Ekaiztsuak’ Emily Bronteren eleberriaren euskarazko itzulpenaren aurkezpenean izan da gaur, Donostiako Udal Liburutegian. Erein argitaletxeak kaleratu berri du Irene Aldasorok itzuli duen lan hau, literatura unibertsala sailaren barruan. Eusko Jaurlaritzak akordio bat dauka EIZIE itzultzaileen elkartearekin eta argitaletxe honekin nazioarteko literaturako lan ezagunenak euskarara ekartzeko.

Guztira, 27 urteko ibilbidean 170 lan baino gehiago eskaini dizkio ekimen honek euskal irakurleari, eta euskaraz irakur daitezkeen literatura klasikoen kopurua biderkatu da, aurretik zegoen gabeziarekin amaituz. Aurten 80.000 euroko diru-laguntza izenduna emango dio Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak EIZIEri literatura unibertsala euskaratzen jarrai dezan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak