Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

I+G+b bultzatzeko Gaitek eta NETs programetarako laguntza-deialdiak aurreratu egin dira (2010-12-14(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2010.eko abenduak 14

Jaurlaritzaren Kontseiluak, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak eskatuta, I+G+b bultzatzeko Gaitek eta NETs programetarako laguntza-deialdiaren aurrerapena onartu du gaur.

Gaitek programak 37,3 milioi euroko hasierako zuzkidura du, eta produktu berrien garapen hutsera bideratutako proiektuak egiteko laguntza ematen du, enpresen lehiakortasuna hobetzeko.

Laguntza horien hartzaileak enpresak (handiak zein ETEak), fundazioak, enpresa-elkarteak eta enpresen arteko taldeak dira.

NETs programak 4 milioi euroko hasierako zuzkidura du, eta oinarri zientifikoa eta teknologikoa duten enpresak merkaturatzeko proiektuetarako laguntza ematen du.

Laguntza horien hartzaileak enpresak (handiak zein ETEak), fundazioak, enpresa-elkarteak, enpresen arteko taldeak eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko agenteak dira.

Programa horren bidez, merkatura daitekeen jakintza erabiltzera edo sortzera bideratutako I+G+b-ko proiektuak egiteko laguntza eman nahi da, oinarri teknologikoko enpresa berriak sor daitezen.

Programa horietarako deialdiaren aurrerapena duela urtebete hasi zen, enpresek laguntza horiek ekitaldiaren hasieratik bertatik jaso ahal izan dezaten lortzera bideratutako neurri gisa. Horrela, beraz, eskabideak 2011. urtearen hasieratik aurrera aurkeztu ahal izango dira.

I+Gari lotutako jarduerak finkatzeko etengabeko laguntza behar dela kontuan izanda hartu du erabaki hori Eusko Jaurlaritzak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan