Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Artolazabal, Eguberrien hasieran Vitoria-Gasteizko Zaramaga auzoan

2017.eko abenduak 01
  • Luis María Sánchez Iñigo, jaiotzen erakusketaren sustatzailea
  • Paisaia eta irudiz osatutako muntaketak azalera handia hartzen du elizan

 

VG 2017/12/02

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek Eguberriak ospatzeko lehen ekitaldian parte hartu du Vitoria-Gasteizko Zaramaga auzoan, San Frantzisko elizan egin den jaiotzen erakusketaren aurkezpenean. Han izan dira, halaber, Luis María Sanchez Iñigo eta Iosu Sánchez arduradunak, eta Vitoria-Gasteizko Elizbarrutiko bikario jeneral Carlos García Llata. Ekitaldian bertako abesbatzaren emanaldia eta dantza-erakustaldia izan dira.

 

Artolazabal sailburuak, erakusketaren egileek gonbidatuta, jaiotzazaleek egindako lana goraipatu du, bereziki elizan azalera handia hartzen duen paisaia eta irudiz osatutako muntaketa bikaina, egun hauetan ehunka bisitari izango dituena.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
Beste gonbidatu batzuk
  • Luis María Sanchez Iñigo