Berriak Lehendakaritza
Eu

Jaurlaritzak 2017ko Enplegu Publikorako Eskaintza onartu du, eta 4.580 plaza eskainiko ditu euskal administrazio osoan

2017.eko abenduak 05

Jaurlaritzak positiboki jo du Siemens Gamesa enpresak bere etorkizuna langileekin batera adostu izana

Gobernu Kontseiluak Euskal Administrazio Publiko osorako “2017ko Enplegu Publikorako Eskaintza” onartu du. Osteko prentsaurrekoan, Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autgobernuko Sailburu Josu Erkorekak azaldu duenez, guztira, 4.580 lanpostu betetzeko deialdia egingo da 2017an. Lanpostu hauek sektoreen arabera banatuko dira: osasuna, Hezkuntza, Segurtasuna eta Administrazio Orokorra eta erakunde autonomoak.

Enplegu publikorako deialdi hau Eusko Jaurlaritzak onartutako “2020ko Enplegu Plan Estrategikoan” txertatuta dago. Erkorekaren esanetan, “euskal funtzio publikoan enplegua sortzeak sendotu egiten du susperraldi ekonomikoaren giroa” eta plantillen "belaunaldi-txandaketaren plangintza" egitea ere ahalbidetzen du.

Bestalde, prentsaurrekoan Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituren Sailburu Arantxa Tapia ere izan da Siemens Gamesa enpresak azkenaldian hartutako erabakien inguruan balorazioa egiteko. Enpresak bere etorkizuna langileekin batera lantzeko erabakia positibotzat jo du Tapiak. Jaurlaritza proiektu industriala babesteko prest agertu da lurraldearekin inplikatuta, eta langileen eta bertako hornitzaileen eskutik egiten bada.

Beste gaien artean, Erkoreka sailburuak jakinarazi du aurtengo “René Cassin Saria” “Sexual Minorities Uganda" GKEarentzat izango dela. LGBTI kolektiboaren onarpenaren eta haren duintasun eta eskubideen errespetuaren alde jarduteko batu diren 18 elkartek osatzen dute GKE hori. Sari-emate ekitaldia datorren astelehenean izango da, hilak 11 14:30etan Lehendakaritzan “Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna dela eta. 

Gai ordena

Prentsa dossierra

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @euskalboy
    2017.eko abenduak 11
  • Jon
    2017.eko abenduak 05

    Podeis empezar tambien por resolver la ope de osakidetza 2014-2015 que esta parado; y por abrir las listas de contratacion que a este paso no se abren. A este paso se hace el siguiente examen y no se han abierto las listas . Lotsagarria!!!

Ekitaldiko kargudunak