Berriak Herrizaingoa
Eu

Eusko Jaurlaritzak EUDELi diru-laguntza bat ematea onartu du, genero indarkeriaren aurkako kanpainaren gastuak ordaintzeko (2010-12-14(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2010.eko abenduak 14

Erabakia: "25n, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna" izeneko kanpaina antolatzeko, (EUDEL) Euskadiko Udalen Elkarteari zuzeneko diru-laguntza bate mateko dena.

Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Eguna dela eta

Gobernu Kontseiluak Euskadiko Udalen Elkarteari (Eudel) 10.250 euroko diru-laguntza zuzena ematea onartu du gaur, iragan azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Egunean, abiatutako "Beldur Barik" izeneko sentsibilizazio kanpainaren gastuak ordaintzen laguntzeko.

Indarkeria matxistaren aurka lan egiten duten erakunde eta instituzioei laguntzeko Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak jarraitzen duen politikaren baitan jasotzen da Eusko Jaurlaritzak gaur onartutako diru-laguntza. Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Egunean Eudelek abiatu zuen "Beldur Barik" sentsibilizazio kanpainaren gastuak ordaintzen laguntzea da Eusko Jaurlaritzaren helburua; izan ere, Euskadiko Udalen Elkartea ekimenaren partaideetako bat da. Kanpainaren bitartez, euskal gazteei indarkeria sexista antzematen lagundu nahi diete eta, halaber, baliabideak eskaini nahi dizkiete prebentzioa bultzatzeko eta indarkeria horri aurre egiteko.

"Beldur Barik" kanpaina Berdinsareak bultzatutako ekimenetako bat da. Berdinsarea berdintasunaren alde eta emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako udalerrien sarea da. Eudelek eta Emakundek sortu zuten 2005ean, eta Eudelek, Emakundek eta Eusko Jaurlaritzako Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak sustatzen dute, baita hiru Foru Aldundiek ere.

Kanpainaren baitan, "Beldur Barik I. Jaialdia" antolatu dute, besteak beste. Ekimen horretan, artearen, gazteen eta indarkeria matxistaren inguruko hitzaldiak eskaini dituzte eta "Adieraz Zaitez Beldur Barik!" lehiaketaren lehen edizioan aurkeztutako lanak ikusgai izan dira. Lehiaketa horretan, 16 eta 26 urte arteko bostehun gaztek baino gehiagok hartu dute parte eta, guztira, 90 lan artistiko aurkeztu dituzte.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan