Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskal Autogobernuaren etorkizuneko erronkak aztertu ditu Lehendakariak Deiaren 40. urteurrenean

2017.eko abenduak 04

Lehendakariak itun berri bat aldarrikatzen du, berau eguneratzeko aukera emango duena, eta bilateralitatea eta Euskadik Europan berezko presentzia izatea bermatuko dituena

Iñigo Urkullu Lehendakariak hitzaldi bat eman du gaur Deia egunkariaren 40. urteurrena dela-eta Guggenheim Bilbao Museoan antolatutako zikloaren barruan. Bertan Urkulluk ziurtatu duenez, Euskadi “agertoki berri” batean dago, eta egoera horri etekina atera behar zaio Estatutu Berri bat ituntzeko, euskal Autogobernua eguneratzea, eta bilateralitatea eta Euskadik Europan berezko presentzia izatea bermatzea ahalbidetuko dituena.

Horrela adierazi du Euskal Autogobernuaren 40 urte. Etorkizunari begira hitzaldian. Bere Gobernukideak bertan zirela eman du hitzaldia, haien artean, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkoreka, Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazu, Hezkuntzako sailburu Cristina Uriarte, Osasuneko sailburu Jon Darpón, Kulturako eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiria, eta Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Heredia. Hiru eremutan egituratu du Lehendakariak bere hitzaldia: ekonomia, bizikidetza eta Autogobernua.

Ekonomiari buruz, inbertsioan, berrikuntzan eta internazionalizazioan oinarritu da Urkullu, euskal ekonomiaren eta enpresaren ehunaren lehiakortasuna indartzeko funtsezkotzat hartuta. Bizikidetzari dagokionez, gogora ekarri duenez, ETAk indarkeriaren etapa atzean utzi eta gero, “zeregina ez da amaitu”, eta lehentasunak geratzen dira oraindik betetzeko, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen 2017-2020 Planean bilduta daudenak, besteren artean, sorrarazitako kalte bidegabea aitortzea, ordainaren politikak, presoen arazoa eta dibertsitatearen kudeaketa positiboa.

Eta euskal Autogobernuaren etorkizunaz jardun duenean, Lehendakariak ez du ahaztu nahi izan Deiak bete izan duen “funtsezko zeregina” Euskadiren eraikuntza nazionalaren eta sozialaren prozesuan egindako bidea aintzatesteko garaian. Hala, Estatutuaren betearazpena eta Autogobernuaren eguneratzea defendatu ditu, hain zuzen ere orain bizi dugun "inflexio" unean, non batera gertatzen ari diren bakealdi bat Euskadin, errealitate berri bat Europar Batasunean eta Estatu ereduaren krisi bat Espainian. Horretarako, euskal bidearen eta bilateralitatearen balioa aldarrikatu du, eta bere apustua azpimarratu du eredu konfederal baten alde, sentimendu nazional desberdinen bizikidetza eta Europan eta munduan Euskadik berezko presentzia izatea ahalbidetzeko.

Gainera, Kontzertuaren eta Kupoaren sistemaren aurka erabiltzen ari diren “justifikaziorik gabeko kritikak eta demagogia” aipatu ditu Lehendakariak eta ziurtatu duenez “Euskadik eutsi egingo dio Kontzertuaren erantzukizun, arrisku unilateral eta solidaritate-espiritu horri”, eta lanean jarraituko du “sistema hobetzeko eta berau hedatzen saiatzeko”.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @mirenepalacios
    2017.eko abenduak 05

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari analiza los retos de futuro del Autogobierno vasco en el 40 aniversario de Deia #euskadi https://t.co/weZRagC9IQ

Ekitaldiko kargudunak