Eu

Cafe Fortaleza, Angulas Aguinaga eta ARAEX, 'Euskadiko Elikagaien Berrikuntzaren Sarien' lehenengo irabazleak

2017.eko azaroak 30

• Euskadiko Elikagaien Berrikuntzaren Sariak Euskadiko elikadura sektorearen garapenean berrikuntzaren alde egiten duten enpresen aitortza dira.

• Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuorde Bittor Orozek berrikuntza nabarmendu du, elikadura sektorearen bereizkuntza sustatzeko eta lehiakortasuna handitzeko palanka moduan.

• Sariak banatzeko ekitaldia gaur arratsaldean egin da, Bilboko Euskalduna Jauregian.

Gaur arratsaldean banatu dira Euskadiko Elikagaien Berrikuntzaren Sariak, Euskadiko Elikaduraren Klusterrak eta AZTI zentro teknologikoak sustatuta, elikaduraren euskal sektoreko enpresetan elementu berritzaileak sartzea saritzeko.

Aurtengo sarituak izan dira Cafe Fortaleza Taldea, Teknologia Berrikuntzaren kategorian, merkatu aukera bat interpretatzen jakiteagatik, soluzio arrakastatsua garatuz eta merkaturatuz. Angulas Aguinagak ere jaso du saria, Enpresa Berrikuntzaren kategorian, bere negozio prozesu eta ereduetan aldaketak sartzeagatik, abantaila lehiakorra sortzeko, bere jarduera aurrera eramateko modu berezituari esker. Eta, azkenik, Merkatuen Berrikuntzaren saria ARAEX Grands enpresak eraman du, Arabako Errioxako upategi independenteen Talde liderrak, bere negozioa zabaltzeko merkatuak edo kanalak identifikatzeko orduan egindako lanagatik, nazioartekotzera zuzendutako estrategien aldeko apustua eginez.

Sariak banatzeko ekitaldian izan da Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuorde Bittor Oroz, eta, azpimarratu duenez, elikadura aukeren lurraldea da Euskadiko RIS3 espezializazio adimendunaren estrategiaren barruan. Elikaduraren sektoreak aukera garrantzitsuak eskaintzen ditu jarduera ekonomikoa garatzeko eta sortzeko, eta horrek gure gizartearen etorkizuneko erronkei erantzuten laguntzen du, esaterako, osasunari eta zahartzeari.

Oroz sailburuordeak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzan lanean ari dira “elikadura lehentasun estrategikotzat jo dadin, fabrikazio aurreratuaren, energiaren edo osasunaren maila berean. Gure misio da Euskadi gastronomiaren eta elikaduraren eremuan munduko erreferentzia bihurtzea, kalitatean, berrikuntzan eta iraunkortasun ekonomiko, sozial, kultural eta ingurumenekoan dituen ezaugarriengatik".

Horretarako, exekutiboa martxan jarri berri den Euskadiko Gastronomiaren eta Elikaduraren Plan Estrategikoan bermatuko da, bere jarduera ildoetan “berrikuntza funtsezko palanka baita berezitzeko eta lehiakortasuna handitzeko. Gaur saritzen ari garen berrikuntza hori bera”, gehitu du Orozek.

Sariak

Euskadiko Elikagai Berrikuntzaren Sariak Euskadiko elikaduraren sektoreko enpresetan elementu berritzaileak sartzea bultzatzeko eta aintzatesteko helburuz sortu dira. Izan ere, sektore horrek lehiakortasunerako duen erronka nagusietakoa da balio erantsiko produktuak eta zerbitzuak sortzea, merkatuan kokaleku ertain-altua lortzeko. Sarien bitartez, Elikaduraren Klusterrak eta AZTIk sektorean berrikuntzaren kultura garatzea eta enpresen bikaintasuna sustatzea nahi dute, lehiakortasunaren motor gisa. Horrez gain, egitasmoak agerian jarri nahi du elikaduraren sektorearen balioa, eta, bere eragileen bitartez, erreferente moduan posizionatu nahi du; halaber, sektorean praktika enpresarial onak zabaldu eta sustatu nahi ditu, eragin traktorearekin.

Euskadiko Elikagaien Berrikuntzaren Sarien lehen edizio honetako epaimahaia osatu dute Leire Bilbao Innobasqueko Zuzendari Nagusiak, Rogelio Pozo AZTIko Zuzendari Nagusiak, Gorka Artola Euskal Herriko Unibertsitateko Berrikuntza eta Transferentzia Zuzendariak, Peli Manterola Eusko Jaurlaritzako Elikadura Kalitate eta Industria Zuzendariak eta Manu Giner Euskadiko Elikaduraren Klusterreko Presidenteak; azken hori epaimahaiko presidentea ere izan da.

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @PTEuskadi
    2017.eko abenduak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @BittorOroz: Premios a la #Innovación Alimentaria en #Euskadi , @cafefortaleza, @GrupoAAguinaga y @araex https://t.co/ApsohYCvJY https:/…

  • @arantxa_tapia
    2017.eko abenduak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @BittorOroz: Premios a la #Innovación Alimentaria en #Euskadi , @cafefortaleza, @GrupoAAguinaga y @araex https://t.co/ApsohYCvJY https:/…

  • @deiEJGV
    2017.eko abenduak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @BittorOroz: Premios a la #Innovación Alimentaria en #Euskadi , @cafefortaleza, @GrupoAAguinaga y @araex https://t.co/ApsohYCvJY https:/…

  • @InakiBeristain
    2017.eko abenduak 01

    Comentario de Twitter:
    Top story: Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Café Fortaleza, Angulas… https://t.co/xw160AqTuS, see more https://t.co/HjVyIbaapf

  • @economiavasca
    2017.eko abenduak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @BittorOroz: Premios a la #Innovación Alimentaria en #Euskadi , @cafefortaleza, @GrupoAAguinaga y @araex https://t.co/ApsohYCvJY https:/…

  • @alexanderboto
    2017.eko abenduak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @BittorOroz: Premios a la #Innovación Alimentaria en #Euskadi , @cafefortaleza, @GrupoAAguinaga y @araex https://t.co/ApsohYCvJY https:/…

  • @BittorOroz
    2017.eko abenduak 01

    Comentario de Twitter:
    Premios a la #Innovación Alimentaria en #Euskadi , @cafefortaleza, @GrupoAAguinaga y @araex https://t.co/ApsohYCvJY https://t.co/8qmsntN7dj

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak