Eu

Jaurlaritza Memorial-Foronda hirugarren jardunaldian (“Justizia eta terrorismoa aurrez aurre”) izan da

2017.eko azaroak 30

Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkoreka, Lan eta Justiziako sailburu Maria Jesús San José eta Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendari Monika Hernando “Memorial-Foronda III. Jardunaldian (Justizia eta terrorismoa aurrez aurre)” izan dira gaur goizean.

Jardunaldia Valentín de Foronda elkarteak, Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroak eta Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitateak antolatu dute, eta Auzitegi Nazionaleko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak izan dira, besteak beste.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak