Eu

Nafarroako Gobernuko ordezkaritza batek Euskadiko betiON Telelaguntzako Zerbitzu Publikoaren instalazioak bisitatu ditu, horien funtzionamendua ezagutzeko

2017.eko azaroak 30
  • Adinekoentzako alerten betiON zerbitzua aitzindaria da eta gizarte- eta osasun-arloko zerbitzu eta prestazioen koordinazioan oinarritzen da
  • Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak Nafarroako ordezkaritzari Zerbitzuaren ezaugarriak azaldu dizkio
  • betiON zerbitzua aitzindaria da gizarte- eta osasun-arloko zerbitzu eta prestazioen koordinazioan oinarritzen den telelaguntzako ereduan. 

Bilbo, 2017/11/30

Luis Gabilondo Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuko zuzendari nagusiak eta Inés Francés Pertsonen Autonomiako eta Garapeneko Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak gaur goizean Eusko Jaurlaritzak adinekoei eskaintzen dien betiON telelaguntza zerbitzuaren instalazioak bisitatu dituzte.

Zerbitzuak Bilbon duen egoitzan, Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak, Emilio Sola Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako zuzendariak, Guillermo Viñegra Osasun Saileko osasun-programetako eta herritarrekiko harremanetarako aholkulariak eta José Antonio De la Rica Euskadiko gizarte- eta osasun-koordinatzaileak Nafarroako ordezkaritzari azaldu dizkiote Euskadiko Telelaguntzako Zerbitzu Publikoaren ezaugarriak eta funtzionamendua. 

betiON zerbitzua aitzindaria da gizarte- eta osasun-arloko zerbitzu eta prestazioen koordinazioan oinarritzen den telelaguntzako ereduan. 2011n, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak, zerbitzuko titularrak, telelaguntza bakarra eta unibertsala proiektatu eta garatu zuen, gizarte- eta osasun-koordinazioa izanik ardatza, Osasun Sailarekin elkarlanean.

Bi laguntza-modalitate horiek positiboki bereizten dute betiON eredua Espainiako estatuan eta Europako gainerako herrialdeetan dauden gainerako telelaguntzako zerbitzuetatik.   2011ko uztailean martxan jarri zenetik, Eusko Jaurlaritzaren betiON Telelaguntza Zerbitzua ugari zabaldu da eta, egun, 45 mila erabiltzaile inguru ditu. 

Eusko Jaurlaritzaren betiON zerbitzu publikoa bakarrik bizi diren 75 urte baino gehiagoko adinekoei eta gizarte-zerbitzuek aitortutako mendekotasun-egoeran edo mendekotasunerako arrisku-egoeran dauden 65 urtetik gorako adinekoei zuzentzen zaie.

Halaber, desgaitasun intelektual, fisiko edo sentsorialen bat duten pertsonei eta edozein mailatan aitortutako mendekotasuna duten pertsonei zuzentzen zaie, bai eta buruko gaixotasun diagnostikatua duten eta mendekotasun-egoera aitortua dutenei edo gizarte-isolamenduko arriskuan dauden pertsonei ere.

24 orduko zerbitzua

Telelaguntza gizartean laguntzeko eta esku hartzeko zerbitzu teknikoa da, lehen mailako arretako gizarte-zerbitzuen testuinguruan, eta erabiltzaileei aukera ematen die, telefonoaren bidez eta komunikaziorako ekipamendu informatiko bereziarekin, etengabeko arreta-zerbitzua izateko, eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan, gizarte-larrialdietako edo -beharrizaneko egoeretara egokitutako erantzuna emateko prestakuntza berezia duten pertsonen eskutik, dela beren kabuz, dela beste baliabide komunitario batzuk mobilizatuz.

Telelaguntza zerbitzuaren bidez laguntzekoak diren egoeren artean honako hauek daude: etxean erortzea; adinekoei beren ekintzak kontrolatzeko zailtasuna eragiten dieten nahasmendua; osasun-arazoak; bakardadea. Kasu horietan guztietan, telelaguntza erabiltzaileen eta beren familiartekoen lasaitasunerako eta segurtasunerako elementu garrantzitsua da.

Zerbitzu hori jaso nahi duten pertsonek beren udaleko oinarriko gizarte-zerbitzuen bidez jo dezakete zerbitzura, 012 telefonoaren bidez, ZUZENEANen bidez edo honako esteka honen bitartez:  http://www.euskadi.eus/web01-a2gizar/es/contenidos/informacion/teleasistencia/es_teleasis/index.shtml

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak