Berriak Herrizaingoa
Eu

Eusko Jaurlaritzak lehenengoz finantzatuko du Terrorismoen Biktimen Fundazioa, 60.000 eurorekin

2009.eko azaroak 13

Herrizaingo sailburuak eta Fundazioak hitzarmen bat sinatu dute, ETAk kaltetutakoei zuzendutako arreta indartzeko helburuarekin

Rodolfo Aresek adierazi du ETAren amaiera "inoiz baino gertuago dagoela" eta gehitu du gaur Fundazioaren eta Gasteizko gobernuaren artean sinatutako hitzarmenarekin talde terroristaren amaiera "azkartzen ari garela".

Eusko Jaurlaritzak Terrorismoaren Biktimen Fundazioa finantzatuko du, Herrizaingo Sailaren eta Maite Pagazaurtundua buru duen elkartea beraren artean sinatutako hitzarmenari esker. Xede horretara bideratuko den partida 60.000 eurokoa izango da. Helburua, terrorismoa amaiaraztea eta bakea finkatzea da, baita ETAk kaltetutakoei adorea ematea ere.
Testua sinatzeko ekitaldian, Lakuan ospatu dena, non Maite Pagazaurtundua elkartearen presidenteak eta Maixabel Lasa terrorismoaren biktimen arretarako bulegoko zuzendariak parte hartu duten, Herrizaingo sailburuak adierazi du talde terrorista "inoiz baino ahulago dagoela", eta ziurtatu du "ETA bere amaiera bizitzen ari dela". Eta gehitu du, bai Eusko Jaurlaritza bai gobernu zentrala, lanean ari direla helburu hori azkartzeko.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo arduradunak, azaldu du fundazioarekin elkarlanean aritzeko erabakia, elkartea terrorismoaren biktimak babesteko egiten ari den lan "garrantzitsuarengatik" dela, baita terrorismoari "zilegitasun etiko, sozial eta politikoa kentzeko" ere, eta helburu horiek, Jaurlaritzak dituenekin "bat datozela". Gainera, adierazi du benetan uste duela horrelako akordioekin Euskadin "bakea, askatasuna eta elkarbizitza finkatzearen" helburua lortuko dela, eta beraz, Jaurlaritzak xede hori bera duten talde eta erakunde guztiei lagunduko diela.

Laguntza zuzena ETAren biktimentzat

Maite Pagazaurtundua Terrorismoaren Biktimen Fundazioaren presidenteak, azpimarratu du hitzarmen hau, non gobernuak bera buru den fundaziora 60.000 euro bideratuko dituen, Eusko Jaurlaritzarekin sinatzen den lehenengoa dela. Gainera, adierazi du aurreko gobernuak ez ziotela fundazioari inolako esleipen ekonomikorik eman.
Terrorismoaren Biktimen Fundazioaren presidenteak, azaldu du finantziazioak elkarteari bere lana egiten jarraitzen lagunduko diola eta lan hori hainbat esparrutan bereizten dela: ondorio larriak dituzten edo atentatu batengatik ezgaituta geratu diren biktimenganako laguntza zuzena, kaltetuen egoera gizarteari ezagutaraztea edota fanatismoaren aurkako pedagogia. Azaldu duenaren arabera, fundazioak "terrorismoaren fenomenoaren aurrean jarduera integral bat" garatzen du.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Rodolfo Ares