Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak kultura eta ondarea azpimarratu ditu Bruselan Europar Batasuneko herritartasuna sendotzeko

2017.eko azaroak 30
  • Europako legegintzari buruz Eusko Jaurlaritzak duen jarrera defendatu du Marian Elorzak Eskualdeetako Lantaldean
  • Brexitek EBko tokiko eta eskualdeetako erakundeentzat dituen ondorioak ere eztabaidatu dituzte osoko bilkuran 

Egunotan Bruselan Eskualdeetako Lantaldeak (EL) eztabaidagai duen Europako legegintzari buruz Eusko Jaurlaritzak duen jarrera defendatuko du Kanpo Harremanetarako Idazkari Marian Elorzak. 

Gainera, Brexitek EBko tokiko eta eskualdeetako erakundeentzat dituen ondorioak eztabaidatu dituzte osoko bilkuran, eta bertan esku hartu dute Gai Ekonomiko eta Finantzario, Zerga eta Aduanen Komisario Pierre Moscovicik eta Lehia Komisario Margrethe Vestagerrek. 

Aldi honetan, hamabi irizpen eztabaidatu eta bozkatuko ditu ELk, tokiko eta eskualdeetako politiketan eragina duten zenbait arau komunitarioren ingurukoak. Testuinguru horretan, 10 zuzenketa aurkeztu ditu Eusko Jaurlaritzak Europar Batasuneko herritartasunari buruzko txostenari lotuta; gurasoen eta zaintzaileen lan-bizitza eta familia bateragarri egitea; eta Ekonomia eta Diru Batasuna sakontzeko gogoeta. 

EB 2017ko herritartasunari buruzko txostenari dagokionez, hezkuntzarekin batera, Europako kultur dibertsitatearen eta ondarearen ezagutza handiagoa sustatzeak duen garrantzia nabarmendu du euskal Exekutiboak Europar Batasuneko herritar izatearen sentimendua sendotzeko, eta gogora ekarri du Kultur Ondarearen Europako Urtea deklaratu dutela 2018. 

Gurasoen eta zaintzaileen lan-bizitza eta familia bateragarri egiteari buruz, aita sozialen definizioan umedun ez diren aiten irudia barneratzea proposatu du Euskadik, eta haiei aitatasun-baimena izateko eskubidea aintzatestea planteatzen da. 

2025era arte Ekonomia eta Diru Batasuna sakontzeari buruzko gogoeta-dokumentuari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak nabarmendu du jarduteko arau formal batzuk Eurotaldeari emateko premia, bere gardentasuna bultzatuko dutenak, alegia.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko