Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzak Nazioarteko Sariak jaso ditu Eskualdeetako Jardunbideko Oneko Sarien II. Edizioan

2017.eko azaroak 29

Araba ESIko Salburua Osasun Zentroko Bereizmen Handiko Erizaintzako Kontsultak eta Osakidetzako CareWell Proiektuak saria jaso dute herritarrei emandako zerbitzuen kalitatea hobetzen dutelako

 

Eskualdeetako Jardunbide Oneko Sarien irabazleen izenak atzo arratsaldean aditzera eman zuten Fogar ORUko urteko Batzarrean, bertoko Vitoria-Gasteizko Kongresu Jauregian hain zuen ere. Fogar ORUko Presidenteak, Abdessamad Sekkal, sariak emateko arduraduna izan zen.

Eskualde Batuetako Erakundeak (ORU Fogar) Garapenerako Nazio Batuetako Programaren Lankidetzarekin batera (PNUD) Jardunbide Oneko eskualdeen arteko aldaketak suspertu eta bultzatu nahi dituzte. Izan ere, eskualdeetako gobernuek inplementatu dituzte, eta guzti horren ondorioz, herritarren zerbitzuen kalitatea hobetu dute beste instituzio batzuetan errepikatu ahal diren eredu bihurtuta.

Eskualdeetako Jardunbide oneko saria eskualde, lurralde, estatu federal eta eskualdeetako gobernu-sare guztiak barne biltzen ditu; nazioarteko mailan herritar guztiei emandako zerbitzuen kalitatea bertatik hobetzea helburua bada ere. Bost jardunbide saritzen dituzte ORU Fogar-eko Jardunbide oneko bankuan argitaratzekoak era berean, eta, nazioarteko aitortza izateko asmoz, erakundeak Nazio Batuetako sareetatik ere zabaldu nahi du.

Osakidetzak Eskualdeetako Jardunbide Oneko Sarien II. edizioan 6 proiektu aurkeztu ditu eta horietako bik saria jaso dute: Araba ESIko Salburua Osasun Zentroko Bereizmen Handiko Erizaintzako Kontsultak 1. saria jaso du eta Osakidetzako CareWell proiektua 3. saria lortu du.

Osakidetzako Araba ESIko hurrengo proiektua saritu dute ‘Eguneko asistentzia eskatzen duen pazientearen kudeaketa: Bereizmen Handiko Erizaintzako Kontsulta’. Ekimen hori Salburua Osasun Zentroan orain dela hiru urte martxan jarri zuten, eta erakundearen barne kudeaketarako berrikuntza eragiten du pazienteei erantzuna emateari begira, konplexatasun baxuko eta atzera ezineko patologiak direla eta, arreta eskatzen duten guztietan.

Taldeko kudeaketa-sistema berriak, erizaintzako adierazleak, herritar guztiei osasun-gaixotasunaren prozesuari eta eskuragarri dauden baliagarri sanitarioei buruz berri eman eta hezitzea du. Modu horretan, hobetu ez ezik, pazienteen beharrizanetara neurriz egokitutako arreta ematea ere lortuko dute.

Diana Calvo, Lehen Mailako Arretako Unitateko buruak eta Luis Jiménez, Salburua Osasun Zentroko erizainak jardunbide oneko saria jaso zuten. Luis Jiménezek esan zuenez ‘herritarrek oso ondo onartutako kudeaketa-sistema eraginkorra izan da ekimen hori, berari esker, arreta sanitarioari begirako herritarren eskuragarritasuna hobetu da, eta, aldi berean, herritarrei aukera eman zaie erreferentziako erizainaren zerbitzuen-agenda ezagutu ahal izateko’.

Bestetik, CareWell Proiektua ‘Teknologian oinarrituriko arreta integratuko eredu baten garapena behar konplexuak dituzten patologia anitzeko pazienteentzat’, 2015etik aurrera jarri zen martxan, eta Osasun Sailak eta Osakidetzak bildutako lerro estrategikoen barne dago; kronikotasuna, zahartzaroa eta mendekotasuna. Proiektu horretan, besteak beste, ‘Kronikgune’ Kronikotasuneko Ikerketa Guneak, Osakidetzako sei erakundek, Lehen Arretako eta Gipuzkoako ESIen Ikerketa Unitateak eta Osakidetzako Erakunde Zentralak hartu dute parte.

Proiektuak sari asko lortu ditu gaur arte, eta beharrizan konplexuak dituzten pazienteentzako arreta integratuaren eredu berri bat garatu du. Izan ere, zainketa eta asistentzia sanitarioa hobetzea du helburu hiru ardatz aintzat harturik: profesionalen arteko koordinazioa eta komunikazioa, pazienteari begirako asistentzia, baita Informazio eta Komunikazioko teknologien (TIC) egokitzapena ere.

Mª Jesús Múgica Osakidetzako Zuzendari Nagusiak saria jaso zuen Osakidetzaren izenean, era berean, CareWell Proiektuari buruz hauxe nabarmendu zuen “‘profesionalen partaidetza proaktiboaren alde egin du apustua; izan ere, profesionalen kalitate asistentziala eta gogobetetzea hobetzen du baita diru-kostuak aurreztea ere”.

 

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 29a

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak