Berriak Ogasuna eta Ekonomia

Eusko Jaurlaritzak eta Alderdi Popularrak 2018ko Aurrekontuak onesteko esparru-akordioa sinatu dute

2017-11-29

Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazuk eta PPko legebiltzarkide Antón Damboreneak 2018ko Aurrekontuak onesteko esparru-akordioa sinatu dute gaur Eusko Jaurlaritzaren eta Alderdi Popularraren artean. Akordio horrek “egonkortasun politikoa eta instituzionala” ematen du, sailburuak adierazi bezala Legebiltzarreko prentsa-aretoan ondoren egin dituen deklarazioetan.

Azpiazuk jakinarazi duenez, 2018ko Aurrekontuek ahalbidetu egingo dute ekonomiaren susperraldia bultzatzea, enpleguari lehentasuna ematea –bereziki gazteen enpleguari–, zerbitzu publikoen prestazioari eustea kalitate-, unibertsaltasun- eta solidaritate-parametroetan, baita inbertsio produktiboa ere indarberritze finantzarioa tresna publiko/pribatuekin bultzatuz.

Sailburuaren interbentzioa

Sinatutako akordioa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)