Eu

Marcos Muro: “kalitateko enpleguak ateak irekitzen dizkio emantzipazioari; horrela, gazte bakoitzak nahi duen bizimodua du”

2017.eko azaroak 29
  • Berrikuntza eta Ekintza Soziohezitzailea III. Jardunaldia ‘gazteen aktibazioa eta parte-hartzea’; Gizarte Hezkuntzako Graduko Behatokiak antolatuta
  • Enplegu eta Gazteriako sailburuordea:“gazteen parte-hartzea funtsezkoa da, gizartearentzat berarentzat eta beren garapen pertsonalarentzat”

 

Leioa, 2017/11/29

Marcos Muro Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteriako sailburuordearen hitzen arabera, “kalitateko enpleguak ateak irekitzen dizkio emantzipazioari; horrela, gazte bakoitzak nahi duen bizimodua du”. Murok Berrikuntza eta Ekintza Soziohezitzailea III. Jardunaldia ‘gazteen aktibazioa eta parte-hartzea’ jardunaldian parte hartu du; Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako Campuseko Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako Gizarte Hezkuntzako Graduko Behatokiak antolatu du.

 

“Gure apustua argia da: euskal gazteak beren bizitzaren protagonista izatea nahi dugu. Guri dagokigu enplegu-aukera gehiago eta hobeak sortzeko esparrua sustatzea”, esan du Murok.

 

Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak gogorarazi du “egungo gazteek eraikiko dutela geroa, baina oraina ere eraikitzen dutela. Bat egiten dugu Europako Batzordearekin gazteen parte-hartzea gizartean funtsezkoa dela esatean, gizartearentzat berarentzat eta beren garapen pertsonalarentzat”, esan du. Murok gogora ekarri du Eusko Jaurlaritza IV. Gazte Planari azken ukituak ematen ari dela; plana egituratzen da, lehenengo eta behin, lehentasunezko behar eta erronkei erantzuteko, besteak beste, enpleguari, etxebizitzari eta hezkuntzari.

 

BERRIKUNTZA ETA EKINTZA SOZIOHEZITZAILEA III. JARDUNALDIA ‘gazteen aktibazioa eta parte-hartzea’ jardunaldian, besteak beste, honako hauek parte hartuko dute: Israel Alonso Gizarte Hezkuntzako Graduko koordinatzailea (UPV/EHU), Nekane Beloki (UPV/EHU) eta Arantza Remiro (Bizkaiko hirugarren sektoreko Behatokia) gizarte- eta hezkuntza-arloko ekintzaren eremuko doktoreak, Maite Arandia,  Iñaki Rodríguez (GHEEren batzorde deontologikoa), Monike Gezuraga, Yaiza Fariñas,  Jon Etxeberria,  Oiane Arrojo, Aintzane Cabo eta  Virginia Gómez.

 

Topaketan, Gizarte Hezkuntzako ikasleek parte hartuko dute, Gizarte Hezkuntzako irakasleek, gizarte-hezitzaileek, gizarte- eta hezkuntza-arloko ekintzarekin lotutako erakunde eta instituzioetako langile eta ordezkariek.

 

 

.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Israel Alonso, Nekane Beloki, Arantza Remiro, Maite Arandia, Iñaki Rodríguez, Monike Gezuraga, Yaiza Fariñas, Ion Etxeberria, Oihane Arrojo, Aintzane Cabo eta Virginia Gómez.