Eu

Euskadiko Elkarrizketa Zibileko Mahaiak Euskadiko Hirugarren Gizarte Sektorearen Estrategia onetsi du

2017.eko azaroak 28
  • Hirugarren gizarte-sektoreko euskal herritarren elkarte eta erakundeen parte-hartzea
  • Gobernuaren eta EHGSren arteko ekintza, Eusko Jaurlaritzako sailen eta hirugarren gizarte-sektoreko erakunde eta sareen arteko lankidetzan oinarrituta
  • Artolazabal:“lankidetza publikoa eta soziala gizarte bidezkoaren eta solidarioaren, berdinzale eta kohesionatuaren, demokratiko eta parte-hartzailearen bermea da”

 

VG 28 11 17

Euskadiko Elkarrizketa Zibileko Mahaiak, gaur arratsaldean Eusko Jaurlaritzak Lakuan duen egoitzan eginiko bileran, Euskadiko Hirugarren Gizarte Sektorearen Estrategia onetsi du. Pablo González Euskadiko Hirugarren Gizarte Sektoreko erakundeen sareak batzen dituen Sareen Sarea elkartekoa izan da foroko buru; bertan, Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Lide Amilibia sailburuordeak parte hartu dute.

 

Artolazabal sailburuaren hitzen arabera, “Eusko Jaurlaritzak, Hirugarren Sektoreko erakunde eta sareekin lankidetzan, Euskadiko Elkarrizketa Zibileko Mahaiaren bidez, “Euskadiko Hirugarren Gizarte Sektorea Sustatzeko Estrategia” prestatu du; horren bidez, indartu eta sustatu egiten da hirugarren sektore hori eta araudi-esparru berria finkatzen du, lankidetza-ibilbidearekin koherentea dena. Gainera, garrantzi handiko jauzi kualitatiboa da; horren funtsezko oinarriak elkarrizketa zibila eta eredu mistoa dira”.

 

Artolazabalen iritziz, “Gobernuaren eta EHGSren arteko estrategia da, Eusko Jaurlaritzaren sailen eta hirugarren gizarte-sektoreko erakunde eta sareen arteko lankidetzan oinarrituta”. Topaketan, Lide Amilibia sailburuordeak, Emilio Sola eta Ernesto Sainz-Lanchares zuzendariek eta Yolanda Menchaca Mahaiko idazkariak ere parte hartu dute.

 

“Estrategia bizia, operatiboa eta dinamikoa da eta, helburuen anbizioa dela eta, legegintzaldi hau gainditu eta luzatu egingo da. Gainera, sailen arteko ekintza izanik, ez baina erakundeen artekoa, administrazio publikoen beste maila batzuen proposamenak eta parte-hartzea jasotzera irekita dago; horiek beren sustapen-estrategiak prestatuko dituzte, hemen ezartzen diren helburu orokorrekin koherentzian, eta estrategia ere partekatzen du", esan du Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak.

 

“Lankidetza publikoa eta soziala gizarte bidezkoaren eta solidarioaren, berdinzale eta kohesionatuaren, demokratiko eta parte-hartzailearen bermea da, ondasun erkidera bideratua, pertsonen aldeko apustua egiten duena. Gizarte- eta garapen-eredu horrek erantzukizun publikoa eta gizarte zibilaren parte-hartze aktiboa ditu oinarri gizarte-beharrei eman beharreko erantzunetan, zehazki gizartean esku hartzeko eremuan”, esan du Artolazabalek.

 

Aktiboa

Artolazabal sailburuaren hitzen arabera, “Euskadiko Hirugarren Gizarte Sektorea gizarte-ekimeneko eta gizarte-arloko esku-hartzeko erakundeek eratzen dute; euskal gizartearen funtsezko aktiboa da, eta haren ekarpena ezinbestekoa da, gizarte bidezkoa eta solidarioa, berdinzalea eta kohesionatua, demokratikoa eta parte-hartzailea eraikitzeko. Gizarte-beharrei egokiago erantzuteko –erantzun integrala, hurbila, pertsonalizatua, parte-hartzailea–, sektoreen arteko lankidetzatik eta pertsonek, familiek, kolektiboek edo erkidego hartzaileek parte hartuz.

 

Euskal gizarteak arauz finkatu du apustua, eta Gobernuak sustatu eta partekatu egiten du, Euskadiko Hirugarren Gizarte Sektorearen laguntza aitortzeko eta sustatzeko”, esan du Artolazabalek. “Horrela indartzen da euskal gizarte-egitura; horrela sustatzen da elkarrizketa zibila eta sendotzen da ekimen publikoaren eta ekimen sozialaren arteko lankidetza, erantzukizun publikoko zerbitzuak ematean, eta gizartean esku hartzeko eremuaren gaineko interes orokorreko beste jarduera batzuetako lankidetza”.

 

Sailburuak espero du “estrategiak, lankidetza publiko-sozialari dagokionez, Euskadiko sektore publikoaren eta sektore sozialaren arteko lankidetza sendotzen laguntzea, eta Gobernuak gaur honen gainean duen ekintzaren zeharkakotasunean aurrera egiten laguntzea, eta, horretarako, Euskadiko Elkarrizketa Zibileko Mahaia sendotzea eta EHGSren erakundeetan eredu komunitarioa finkatzea, bere identitatearen eta laguntzaren funtsezko alderdi gisa, eta gero eta arreta hurbilagoa, integralagoa, iraunkorragoa, pertsonalizatuagoa eta parte-hartzaileagoa izatea, gizarteko esku-hartze eremuan, oro har, eta erantzukizun publikoko zerbitzuetan, bereziki, eta eredu mistoa sustatzea”.

 

Sektore publikoak EHGSrekin duen lankidetza dela eta, sustapen-ekintzaren bidez, estrategiaren helburua da gizarte-egitura sendotzea, eta, horretarako, asoziazionismo txikiari eta ertainari arreta berezia eskaintzea, gizarte-oinarria sustatzea eta erakundeetan parte hartzea, laguntza-deialdiak eta horiek bultzatzeko programak hobetuko direla, finantzaketa-iturriak dibertsifikatu eta azpiegitura eta beste baliabide batzuetara sarbide emango zaiela.

 

EHGSk beste sektore eta euskal sektore publikoaz bestelako sektoreko eragileekin duen lankidetza dela eta, estrategiaren helburua da EHGSren eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetza sustatzea, Euskadik gizarteko esku-hartzearen eremuan Europar Batasunean duen posizionamendua sendotzeko eta EBrekin lankidetzan sustatutako proiektuak areagotzeko, bai eta EHGSk enpresekin duen lankidetza sustatzeko, esperientzia positiboak biltzeko programa pilotuaren bidez, eta lankidetza-espazio horren zehaztapen egokian aurrera egiteko ere.

 

Sektorearen identitatea, egituraketa eta aitorpena direla eta, erakundeek eta sareek jarraituko dute aurrera egiten beren identitatea definitzen eta koherentzia bilatzen; horretarako, barruan biziko dute sozialki proposatzen dutena, eta, horretarako, aukera-berdintasuna eta tratu-berdintasuna sustatuko dituzte erakundeetan eta intzidentzia-funtzioa. Era berean, urratsak emango dituzte sektorea egituratzeko prozesuan eta, horretarako, Sareen Sareak sektoreko eremuekiko harremana sendotuko da, bai eta sare bakoitzaren barneko antolamendua eta lankidetza horizontala ere, zuzeneko esku-hartzeko erakundeen eta sareen artean.

 

Herritarrak

Ildo beretik, estrategiaren helburua ere bada herritarrek, oro har, eta gizarte-eragileek EHGSren ezagutzan eta aitorpenean aurrera egitea,  sektorea eta bere lankidetza, erakundeen identifikazioa eta balio osoa eta balio erantsia ezagutzera emateko eta gardentasuna eta ebaluazioaren kultura sustatzeko ekimen baten bidez.

 

Azkenik, estrategiaren helburu da, halaber, I+G+b jarduera sustatzea gizarteko esku-hartzearen eremuan, bai eta eremu horretan inbertsio-ekimena sustatzea ere eta, horretarako, nazioarteko kontzertuan dauden esperientziak kontuan hartzea, eta Hirugarren Gizarte Sektorearen Euskal Behatokia bultzatzea eta EHGSren egoera, sustapen-neurriak eta estrategiaren zabalkundea ikertzeko eta ebaluatzeko aldizkako zikloa zabaltzea, legearen aurreikuspenak betetzeko aukera emango duena, eta EHGSren errealitatea ezagutzea eta datuetan oinarrituta sustapen-sistema kudeatzea.

 

 

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @OTSBizkaia
    2017.eko azaroak 29

    Comentario de Twitter:
    La Mesa de Diálogo Civil de Euskadi ha aprobado la Estrategia del Tercer Sector Social de Euskadi... https://t.co/JReNPMBIFd

  • @arturosanromanf
    2017.eko azaroak 29

    Comentario de Twitter:
    Irekia - La Mesa de Diálogo Civil de Euskadi ha aprobado la Estrategia del Tercer Sector Social de Euskadi https://t.co/kkvEEr8T9P

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Pablo González, Yolanda Menchaca, Natalia Díez Caballero, Txema Odriozola