Berriak Hezkuntza
Eu

Cristina Uriartek “Hezkuntza aldatzea, mundu aldakor baterako” jardunaldia inauguratu du Bilbon

2017.eko azaroak 29

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak “Hezkuntza aldatzea, mundu aldakor baterako” izenburuko jardunaldua inauguratu du gaur goizez Bilbon. Hezkuntza Sailak eta UPV/EHUren Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolak elkarlanean antolaturiko jardunaldia, Hezkuntza Akordioaren baitan antolatzen ari diren jardueren barnean kokatzen da.

Gogoeta partekatuan eta oinarri adostuen sorkuntzan aurrera egiteko asmoz, hezkuntza aldatzeko esperientziak aurkeztu dira jardunaldi honetan protagonista nagusien eskutik, eta ikastetxeek sustatutako hezkuntza-berrikuntzaren arloko alderdirik adierazgarrienei buruzko gogoetarako espazioa sortu, era horretan.

Jardunaldian parte hartzen ari diren eragile, elkarte eta pertsonen inguruko informazioa jasotzen duen dossierra, honako esteka honetan ikus daiteke:

http://www.euskadi.eus/contenidos/evento/hezkuntza_jardunaldiak_akordio/eu_def/adjuntos/Dossier_jornadas_e.pdf

Aldaketak etenik gabe gertatzen ari diren testuinguruan, hezkuntzaren indar eraldatzaileak inertziak gainditu eta aro berrietara egokitu beharra dauka: behar berriak, pentsatzeko era berriak, gizarte egituraketa eta parametro berriak, egundoko informazioa -eta eskuragarria-, komunikazio-erreminta berriak eta ikasteko modu berriak dituzten aroak.

200 lagun inguru ari da, hezkuntza arloko profesionalak eta unibertsitate ikasleak tarteko, gaur goizez jardunaldi honetan parte hartzen.

Jardunaldiaren inguruko informazioa zehatzagoa:

http://www.euskadi.eus/ekitaldia/hezkuntza-aldatzea-mundu-aldakor-baterako/web01-s2hhome/eu/

Egitarau osoa:

http://www.euskadi.eus/contenidos/evento/hezkuntza_jardunaldiak_akordio/eu_def/adjuntos/Programa.pdf

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak