Berriak Hezkuntza
Eu

Ikerbasquek 120 ikertzaile berri kontratatuko ditu 2018-2021 aldian

2017.eko azaroak 28
  • Ikerbasqueren asmoa da 2018-2021 aldian 80 milioi euroko itzulkina lortzea. Azken urteetan izandakoaren urteko antzeko hazkundearekin –munduko eta estatuko batez bestekoaren gainetik–, EAEko langile ikertzaileen lana 7.000 argitalpen zientifikora iritsi liteke 2021ean, estatuko ekoizpen zientifikoaren % 7,25 litzatekeena.
  • Ikerbasqueko Patronatuak gaur onetsi du Plan Estrategikoa 2018-2021 eta Juanjo Alvárez Rubio, Jasone Cenoz, José Felix Martí eta Jean Michel Uhaldeborde izendatu ditu Patronatuko kide berri.

Bilbo, 2017ko azaroak 28 – Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua Ikerbasque Fundazioaren Patronatuan buru izan da gaur arratsaldez, Bilbon. Bilera honetan, Fundazioaren ondorengo urteetarako Plan Estrategikoa onartzeaz gain, Patronatuko kide berriak ere izendatu dira. Oraingo joerak proiektatuz, eta ikerketa zientifikoaren aldeko oraingo apustuari eutsiz, 12 erronka planteatzen ditu Ikerbasquek 2021 horizontean, bere Patronatuak gaur onetsitako Plan Estrategikoa 2018-21ek jasotakoaren arabera.

Ikerbasqueren asmoa da 2021ean 1.250 artikulu baino gehiago argitaratuko dituzten 360 ikertzaileen kopurua lortzea. 2018-2021 aldian zehar, 120 ikertzaile berri gehituko zaizkie, eta haietatik % 40 emakumeak izatea du helburu. 2018-2021 aldian 80 milioi euroko itzulkina lortzea espero du Ikerbasquek; horrek esan nahi du Eusko Jaurlaritzak Ikerbasquen inbertitzen duen euro bakoitzeko funtsen ia bikoitza itzuliak izatea zientziaren sisteman inbertitzeko, proiektuak finantzatzeko ikertzaileek beroiek erakarritako funtsei eta programen baterako finantzaketarako Ikerbasqueko kudeaketa-taldeak lortutako laguntzei esker.

Azken urteetan izandakoaren urteko antzeko hazkundearekin –munduko eta estatuko batez bestekoaren gainetik–, 7.000 argitalpen zientifiko lortuko ditu Euskadik 2021ean, estatuko ekoizpen zientifikoaren % 7,25 litzatekeena. Gainera, Euskadik xedetzat du argitalpenak nazioarte mailan nabarmentzea, hau da, komunitate zientifikoarentzako erabilgarriak izatea eta inpaktu handikoak izatea. Datozen lau urteetarako helburua da Euskadiko argitalpenen % 25 inpaktu handieneko aldizkarietan agertzea eta Euskadiko ikerketa zientifikoa bat etortzea RIS3 estrategian zehaztutako eremuetan.

Bestalde, bikaintasuneko ikerketa-zentroek (BERC) 1.200 artikulu argitaratuko dituzte, Euskadiko guztizkoaren % 17, alegia. Azken urteotan sortutako instituzioen heldutasunak, bereziki BERC zentroak tartean direla, ekoizpen zientifikoan zeregin nabarmenagoa izatera eramango dituzte instituzio horiek, ikerketa zientifikoaren ekosistema heterogeneo bat eratzean.

Patronatuko kideek gaur izandako bileran, datozen lau urteetarako estrategia onesteaz gain, Patronatuko gizonezko 3 kide berri eta emakumezko bat izendatu dituzte. Kasu guztietan, ibilbide zientifiko joria egina duten ikertzaileak dira:

Juanjo Álvarez Rubio UPV/EHUko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna da eta 2015eko Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria jaso zuen.

Jasone Cenoz UPV/EHUko Hezkuntzako Ikerkuntza eta Diagnosi Metodoak Saileko katedraduna da. Bere ikerlana arlo hauetan oinarritzen da: hezkuntza elebiduna eta eleaniztuna, hizkuntza-paisaia, adin faktorea, jarrerak eta pragmatika bigarren eta hirugarren hizkuntzak eskuratzean.

José Felix Martí Massó Neurologia Medikoko Irakasle Titularra izan da UPV/EHUn eta Neurologia eta Neurofisiologia Klinikoko Zerbitzu Burua Donostia Unibertsitate Ospitalean. Ikerketako Euskadi Saria jaso zuen 2014an neurologia klinikoaren arloan aitzindari den bere ikerlanagatik.

Jean Michel Uhaldeborde Université de Pau et des Pays de l’Ádour-eko Ekonomiako katedradun emeritua da. Jean Michel Uhaldeborde Paueko Unibertsitateko Errektore izan zen 2003 eta 2008 urte bitartean. Bere agintaldian, Frantziako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentziako baliabideen batzordeko Lehendakari izan zen.

Ikerbasqueri buruz

Eusko Jaurlaritzak 2007an bultzatu zuen IKERBASQUE Zientziarako Euskal Fundazioa, helburu nagusitzat hartuta Euskal Herrian ikerketa zientifikoaren garapenean laguntzea, talentu ikertzailea erakarriz eta bertan atxikiz. Bere oinarrizko helburuak dira Zientziaren Euskal Sistema indartzea, sistematik kanpoko ikertzaileak erakarriz, eta Euskadiren irudia sustatzea, erreferente gisa ikerketaren nazioarteko agertokian. Europako Batzordeak IKERBASQUE hautatu du Europa mailan diren ekimen garrantzitsuenen artean Europako Ikerketaren 7. Esparru Programaren barruan, eta 18 milioi euro baino gehiagorekin finantzatu ditu IKERBASQUEren programak.

20 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @HGallartAyala
    2017.eko abenduak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🔵 @Ikerbasque contratará 120 nuevas investigadoras e investigadores en el periodo 2018-2021 ➡︎ https://t.co/tOLK7IQuU7 https://

  • @afernandztejada
    2017.eko azaroak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🔵 @Ikerbasque contratará 120 nuevas investigadoras e investigadores en el periodo 2018-2021 ➡︎ https://t.co/tOLK7IQuU7 https://

  • @jmriode
    2017.eko azaroak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🔵 @Ikerbasque contratará 120 nuevas investigadoras e investigadores en el periodo 2018-2021 ➡︎ https://t.co/tOLK7IQuU7 https://

  • @Linus_Larrabe
    2017.eko azaroak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🔵 @Ikerbasque contratará 120 nuevas investigadoras e investigadores en el periodo 2018-2021 ➡︎ https://t.co/tOLK7IQuU7 https://

  • @pepxabiagen
    2017.eko azaroak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🔵 @Ikerbasque contratará 120 nuevas investigadoras e investigadores en el periodo 2018-2021 ➡︎ https://t.co/tOLK7IQuU7 https://

  • @alba_maiques
    2017.eko azaroak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🔵 @Ikerbasque contratará 120 nuevas investigadoras e investigadores en el periodo 2018-2021 ➡︎ https://t.co/tOLK7IQuU7 https://

  • @AlegreCebollada
    2017.eko azaroak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🔵 @Ikerbasque contratará 120 nuevas investigadoras e investigadores en el periodo 2018-2021 ➡︎ https://t.co/tOLK7IQuU7 https://

  • @alvipur
    2017.eko azaroak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🔵 @Ikerbasque contratará 120 nuevas investigadoras e investigadores en el periodo 2018-2021 ➡︎ https://t.co/tOLK7IQuU7 https://

  • @cicenergigune
    2017.eko azaroak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🔵 @Ikerbasque contratará 120 nuevas investigadoras e investigadores en el periodo 2018-2021 ➡︎ https://t.co/tOLK7IQuU7 https://

  • @mjbautistac
    2017.eko azaroak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🔵 @Ikerbasque contratará 120 nuevas investigadoras e investigadores en el periodo 2018-2021 ➡︎ https://t.co/tOLK7IQuU7 https://

  • @VArechavala
    2017.eko azaroak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🔵 @Ikerbasque contratará 120 nuevas investigadoras e investigadores en el periodo 2018-2021 ➡︎ https://t.co/tOLK7IQuU7 https://

  • @MirenAEA
    2017.eko azaroak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🔵 @Ikerbasque contratará 120 nuevas investigadoras e investigadores en el periodo 2018-2021 ➡︎ https://t.co/tOLK7IQuU7 https://

  • @Uhandrea
    2017.eko azaroak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🔵 @Ikerbasque contratará 120 nuevas investigadoras e investigadores en el periodo 2018-2021 ➡︎ https://t.co/tOLK7IQuU7 https://

  • @juanvisancho
    2017.eko azaroak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🔵 @Ikerbasque contratará 120 nuevas investigadoras e investigadores en el periodo 2018-2021 ➡︎ https://t.co/tOLK7IQuU7 https://

  • @barrixe
    2017.eko azaroak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🔵 @Ikerbasque contratará 120 nuevas investigadoras e investigadores en el periodo 2018-2021 ➡︎ https://t.co/tOLK7IQuU7 https://

  • @BegoGuz
    2017.eko azaroak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🔵 @Ikerbasque contratará 120 nuevas investigadoras e investigadores en el periodo 2018-2021 ➡︎ https://t.co/A7qkCkooBA https:/…

  • @CossioFp
    2017.eko azaroak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🔵 @Ikerbasque contratará 120 nuevas investigadoras e investigadores en el periodo 2018-2021 ➡︎ https://t.co/tOLK7IQuU7 https://

  • @elbuhodelblog
    2017.eko azaroak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🔵 @Ikerbasque contratará 120 nuevas investigadoras e investigadores en el periodo 2018-2021 ➡︎ https://t.co/tOLK7IQuU7 https://

  • @KokeLab
    2017.eko azaroak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🔵 @Ikerbasque contratará 120 nuevas investigadoras e investigadores en el periodo 2018-2021 ➡︎ https://t.co/tOLK7IQuU7 https://

  • @Gob_eus
    2017.eko azaroak 28

    Comentario de Twitter:
    🔵 @Ikerbasque-k 120 ikertzaile berri kontratatuko ditu 2018-2021 aldian ➡︎ https://t.co/w4l2VjooWu https://t.co/6vFgodncsM

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak