Eu

Euskadiko industria eolikoa Europako energia berriztagarrien abangoardian kokatu da eta bere gaitasuna erakutsi du Amsterdamgo Wind Europe azokan

2017.eko azaroak 29
  • Ahalmen teknologiko propioa eta puntako zerbitzu osagarriak dituzten 17 enpresak hartzen dute parte Basque Country Wind Energy  markapean.
  • Arantza Tapia sailburuak adierazi du hurrengo WindEurope azoka, 2019koa, BECen egingo dela; bertan, mundu osoko 500 enpresa eta 8.000 profesional bilduko direla espero da.

Bi urtez behin egiten da energia eolikoaren inguruko Wind Europe azoka, alor honetan Europan egiten den azokarik garrantzitsuena, eta aurten euren gaitasuna eta potentziala erakutsi duen euskal ordezkaritza zabalarekin egin da. Azokan, euskal industriaren ordezkaritza hauexek osatzen dute: 17 enpresak eta korporazio teknologikok, proiektuen garatzaileak, zerbitzu osagarrietan dihardutenak eta ikerkuntzan aritzen direnak. Azokan, sektore eolikoari lotutako balio-kate osoan duten eskaintza bereizgarria eta ahalmena aurkezten ari dira, hala nola proiektuaren planifikazioan eta egikaritzan, teknologiaren hornikuntzan eta aerosorgailuaren sekzio guztien fabrikazioan, parkeen eragiketetan eta mantentze lanetan, itsasoan nahiz lehorrean.

Gaur Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak parte hartu du WindEurope azokan eta  EEE Energiaren Euskal Erakundeak sustatutako Basque Country-Wind Energy standean, euskal enpresek eskaintzen dituzten puntako irtenbide teknologikoak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan du. Izan ere,  bertan, Euskadiko Energia Klusterrean elkartuta dauden enpresa eoliko batzuek garatutako ahalmen teknologikoa erakusten ari dira; baita parke eolikoen eragiketetan eta mantentze lanetan, itsasoan nahiz lehorrean, aritzen diren zerbitzu osagarrietako enpresa sare baten ahalmena ere.

Sailburuak, azokan burututako bisitan, Euskadiren standean espazioa duten Kimua Group, Regenblade, Supra, ErrekaFastening Solutions, Laulagun Bearings, Ormazabal, Haizea Wind Group, Maxwind Technology eta Saitec Offshore Technologies enpresetako ordezkariekin egoteko aukea izan du; baita WindBox eta BiMEP ikerketa zentroetakoekin eta Siemens Gamesa Renewable Energy, Nem Solutions, Hine, Ingeteam eta Global Energy Services (GES) euskal konpainietakoekin ere; azken hauek stand propioarekin azokan.

Eusko Jaurlaritzak, EEEren bitartez sustatu eta antolatu duen stand honek Energia Clusterraren laguntza izan du, eta gaur arretagune nagusi bilakatu da. Eguerdian egin den harreran Giles Bickson Europako Energia Elkarteko CEOak parte hartu du eta etorkizunera begira hain garrantzitsua den sektorearen garapenean Euskadiren inplikazioa eskertu nahi izan du.

Sailburuak, ere eskerrak eman dizkie Amsterdamera etorri diren euskal enpresei eta euskal industria eolikoak lortutako maila teknolgiko eta industriala balioan jarri nahi izan ditu. Gaur egun Euskadin 105 enpresa dira energia eolikoaren inguruan lan egiten dutenak, 15.000 pertsonei lana emanez, hauetako 1000 inguru ikerketa eta garapenera bideratzen direlarik. Sektoreak 7.322 miloi euroko fakturazioa du. Sailburuak euskal industria eolikoaren balio kate osoaren indarra eta sendotasuna azimarratu ditu.

Eusko Jaurlaritzaren Energia Estrategiak helburu  ambiziosoak ezartzen ditu energia berriztagarrien garapenerako 2030 urte bitartean. Hiru aldiz handitu nahi da berriztagarrien erabilera, Euskadiko energia kontsumoaren %21 izatera heldu arte. Gaur egun euskal energia beharraren %7 ematen da berriztagarrien bidez, beraz, %126 handitu beharko litzake erabilera.

Bestetik, Iñigo Ansola EEEko zuzendari nagusiak hartu du parte Basque Country standean egindako ekitaldian; bertan adierazi du Euskadiko energia politikaren ildoa eta Amsterdamen egunotan eta bi urte barru BECen egingo den azokaren atzean dagoen filosofiarekin bat datorrela erabat; izan ere, “Gure eguneroko jardunean energia berriztagarrien garapena lehentasunezkoa da; ezin bestela, gainera, euskal industriaren ehunaren ahalmena kontuan hartuz, alor horretan punta-puntakoa baita; batez ere, irtenbide teknologikoak eta lehiakorrak eskaintzeari begira”.

Euskadiko standa sektorearen bilgune garrantzitsuenetako bilakatu da azokaren barruan, enpresetako ordezkarien eta bezeroak izan litezkeenen arteko b2b erako bilera ugari egiten ari baitira, azokak iraungo duen hiru egunez egingo diren bestelako konferentziez eta bilerez gain.

Gaurko saioan, gainera, nabarmentzekoa da, nagusiki, egingo den galazko afari berezia; Amsterdameko Itsas Museoan izango den afari horretan, Arantza Tapia sailburuarekin batera, Europako sektore eolikoan diharduten enpresa nagusienetako arduradunak izango dira. Sailburuak, agur ofiziala egiteaz gain, WindEurope azokaren hurrengo edizioan parte hartzera gonbidatuko ditu bertaratuak; hain zuzen ere,  Bilbao Exhibition Centeren, apirilaren 2tik 4ra egingo dena.

Energia Eolikoaren Europako Elkarteak antolatzen duen WindEurope kongresua eta erakustaldia erreferentziazko bilgunea da sektoreko eragile guztientzat. Azaroaren 28tik 30era arte, RAI Amsterdam biltzar zentroan, sektorean diharduten mundu osoko konpainia nagusienetako 8.000 ordezkari baino gehiago elkartuko dira, eta bertan izango diren 500 stand inguru bisitatzeko aukera izango dute.

 

 

 

10 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ormazabalglobal
    2017.eko abenduak 12

    Comentario de Twitter:
    La industria eólica de Euskadi, en la vanguardia de las energías renovables de Europa, muestra su potencial en l... https://t.co/KWNnMfpAwu

  • @CamiladeEpalzaA
    2017.eko azaroak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Euskadiko industria eolikoak bere gaitasuna erakutsi du Amsterdamgo @WindEurope azokan ➡ https://t.co/2jVeIF93lT https://t.co/

  • @CamiladeEpalzaA
    2017.eko azaroak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: La industria eólica de Euskadi muestra su potencial en la feria @WindEurope de #Amsterdam ➡ https://t.co/vwsmC79gdI https://t.…

  • @Rchancelor80
    2017.eko azaroak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: La industria eólica de Euskadi muestra su potencial en la feria @WindEurope de #Amsterdam ➡ https://t.co/vwsmC79gdI https://t.…

  • @amatistacv
    2017.eko azaroak 30

    Comentario de Twitter:
    La industria eólica de Euskadi, en la vanguardia de las energías renovables de Europa, muestra su potencial en l... https://t.co/iKdNuzdnqe

  • @grupospri
    2017.eko azaroak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: La industria eólica de Euskadi muestra su potencial en la feria @WindEurope de #Amsterdam ➡ https://t.co/vwsmC79gdI https://t.…

  • @madeinbasque
    2017.eko azaroak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: La industria eólica de Euskadi muestra su potencial en la feria @WindEurope de #Amsterdam ➡ https://t.co/vwsmC79gdI https://t.…

  • @PTAlava
    2017.eko azaroak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: La industria eólica de Euskadi muestra su potencial en la feria @WindEurope de #Amsterdam ➡ https://t.co/vwsmC79gdI https://t.…

  • @Cluster_Energia
    2017.eko azaroak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: La industria eólica de Euskadi muestra su potencial en la feria @WindEurope de #Amsterdam ➡ https://t.co/vwsmC79gdI https://t.…

  • @Gob_eus
    2017.eko azaroak 29

    Comentario de Twitter:
    Euskadiko industria eolikoak bere gaitasuna erakutsi du Amsterdamgo @WindEurope azokan ➡ https://t.co/2jVeIF93lT https://t.co/6FUxJAW9po

Ekitaldiko kargudunak