Eu

Lanbidek beste 5,13 milioi euro zuzenduko ditu desgaitasuna duten pertsonak enplegu-zentro berezietan laneratzera bideratutako laguntzak eta diru-laguntzak finantzatzeko (Gobernu Bilera 2017-11-28)

2017.eko azaroak 28

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, desgaitasuna duten pertsonak enplegu-zentro berezietan laneratzera bideratutako laguntzak eta diru-laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak 5.153.700 eurotan gehitzea baimendu du Jaurlaritzak. 

Aurtengo maiatzean, 2017ko ekitaldian Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioaren 1998ko urriaren 16ko Aginduan (desgaitasuna duten pertsonak enplegu-zentro berezietan laneratzera bideratutako laguntza eta diru-laguntza publikoak emateko oinarri arautzaileak ezartzen dituena) aurreikusitako laguntzak finantzatzeko 33.790.000 euro zuzentzea erabaki zuen Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak. Zenbateko hori, hala balegokio, gehitu ahal izango zela ezarri zen orduan, eta horixe gertatu da. 

Laguntza horiek finantzatzeko baliabide ekonomikoak gehitu egin behar dira orain, eta Lanbidek 5.153.700 euroko ekarpena egingo du horretarako.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko