
Eusko Jaurlaritzak oniritzia eman dio Beatriz Artolazabalek aurkeztu duen 2017-2020 Enplegu Plan Estrategiko berriari (Gobernu Bilera 2017-11-28)
- Enplegua sustatzeko zerbitzu eta programen inguruko sailen lan-gidalerroak zehazten ditu
- Artolazabal: “maila kuantitatiboan, helburua da egungo langabezia-tasa etengabe murriztea eta % 10etik beherakoa izatea; 2017-2020 aldian 45.000 enplegu sustatzea; aukera gutxiago duten pertsonei zuzendutako kontrataziorako pizgarriak izatea; eta errehabilitazioaren sustapen publikoa egitea
- Lan-aukera 20.000 gazteri, 2017-2020 aldian zehar
- Aurrekontu-zuzkiduraren estimazioa 1.175 milioi eurokoa da, 2017-2020 aldirako
Gobernu Kontseiluak, gaur goizean, oniritzia eman dio Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak aurkeztu duen 2017-2020 Enplegu Plan Estrategikoari; bertan, Eusko Jaurlaritzaren barruan enplegua sustatzeko zerbitzuak eta programak gauzatzen dituzten sailen lan-gidalerroak zehazten dira, enplegua modu zabalean ulertuta, alegia, lanaren, hezkuntzaren eta sustapen ekonomikoaren dimentsioekin lotutako alderdiak ere jasotzen dituela.
Artolazabalen hitzen arabera, “enplegu-politikak gizarte- eta erakunde-lidergoa behar du, esanguratsua izango dena; izan ere, gure herrialdearen lehiakortasun-estrategiaren zati bat da. Gainera, hazkuntza ekonomiko jasangarria lortzeko eta egonkortasun eta kohesio sozialak izateko funtsezko tresnak ditu”.
Artolazabalek azaldu du, maila kuantitatiboan, “helburu estrategikoak honako hauen eraginetan zehazten direla: egungo langabezia-tasa etengabe murriztea, harik eta 2020ko azken hiruhilekoan % 10etik beherakoa izan arte; 2017-2020 aldian 45.000 enplegu sustatzea eta, horretarako, enpresa berriak sortzea; aukera gutxiago duten pertsonei zuzendutako kontratazioaren pizgarriak abian jartzea; eta errehabilitazioaren sustapen publikoa egitea, enplegua sortzeko sektore intentsibo gisa. Era berean, lan-aukera eskaintzen zaie 20.000 gazteri, 2017-2020” aldian zehar.
Jardun-eremuak
Beatriz Artolazabalek aurkeztu duen 2017-2020 Enplegu Plan Estrategikoa 9 eremu edo jardun-ardatzen inguruan antolatzen da: 1.A. ETEak, ekonomia soziala eta tokiko garapena; 2.A. Ekintzailetzaren sustapena; 3.A. Gazteen enpleguaren sustapena; 4.A. Enplegurako prestakuntza; 5.A. Laneratzeko pizgarriak; 6.A. Errehabilitaziorako Renove programa; 7.A. Enplegu publikoa; 8.A. Enpleguaren kalitatearen hobekuntza; eta 9.A. Euskal enplegu-sistemaren hobekuntza.
9 jardun-eremu horiek 35 jardun-ildotan banatzen dira, eta horien helburua da ildo bakoitzaren esparruan garatu beharreko lehentasunezko ekimenak zehaztea eta, horretarako, helburu estrategiko zehatzak eta jarraipenerako eta ebaluaziorako dagozkien adierazleak zehaztea.
2020 EEEn bezala, 2017-2020 Enplegu Plan Estrategikoaren diseinuan prozesu parte-hartzailea jaso da, gizarte-eragileen, sindikatuen eta enpresa-eragileen eta beste erakunde batzuen (foru-aldundiak eta udalak) eta enpleguaren munduarekin bereziki zerikusia duten beste eragile batzuen ekarpenak izateko.
Planaren aurrekontu-zuzkiduraren estimazioa 1.175 milioi eurokoa da, 2017-2020 aldirako.
Euskadiko Hiruko Elkarrizketa Sozialerako Mahaiak, 2015ean, estrategia berria diseinatzeko beharra adostu zuen; ondorioz, 2016ko lehen seihilekoan prozesu parte-hartzailea egin zen, eta 2020rako Euskal Enplegu Estrategia zehaztu zen (EEE 2020). “2020rako Euskal Enplegu Estrategia –azaldu du Beatriz Artolazabalek– honako alderdi hauen inguruko adostasun zabalaren ondorio da: esku hartu beharreko erronka eta alderdi kritikoak; enplegu gehiago eta hobea sortzeko oinarri izango diren indargune eta aukerak; eta jarduketaren xede izan behar duten ahulezia eta mehatxuak. Hori guztia, 2020ra begira.
Gainera, pasa den martxoaren 28an, Gobernu Kontseiluan, Ekonomiaren Susperraldiaren eta Enpleguaren aldeko 2020 Esparru Programa onetsi zen; programa horrek ekonomiaren susperraldiaren dimentsioan Eusko Jaurlaritzak berrikuntzaren, nazioartekotzearen, industrializazioaren eta inbertsioaren arloan garatuko dituen oinarrizko ildo estrategikoak ere jasotzen dituela. Hori guztia, enplegu gehiago eta hobea sortzeko.
Enplegua aktibatzea
Artolazabalen hitzen arabera, ”Ekonomiaren Susperraldiaren eta Enpleguaren aldeko 2020 Esparru Programarekin eta 2020rako EEErekin bat etorriz, 2017-2020 Enplegu Plan Estrategikoak helburu estrategiko batzuk zehazten ditu, funtsean enplegua sustatzeko, honako hauek xede berezi izanik: ahulezia-egoeran bizi diren pertsonak; tokiko garapenari eta gizarte-ekonomiari lotutako laneratzea sustatzea; enplegurako prestakuntza bultzatzea; ekintzaileari modu integralean bide ematea; errehabilitazio-sektorean enplegua sortzeko programak aktibatzea; enpresarekin lotuago dagoen hezkuntza-sisteman sakontzea; enpleguaren kalitatea bermatzea; eta, gainera, Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuaren balio-ekarpena hobetzea, euskal enplegu-politikan jarduteko tresna nagusi den aldetik”.
Zeharka, Estrategia berriak arreta berezia eskaintzen dio emakumeak ekonomia- eta lan-jardueran baldintza-berdintasunean oinarrituta sartzea sendotzen duten neurriak hartzeari.
Aurreko 2014-2016 Enplegu Plana dela eta, nobedade nagusia da enpleguaren kalitate hobetzearen eta Euskal Enplegu Sistema hobetzearen inguruko helburuak sartu direla, eta, horiekin batera, “enplegu gehiago eta hobea” helburuari erantzuteko enplegua sortzeko helburuei eusten zaie.
Koordinazioa
Planaren gobernamendu-ereduak sailen arteko eta erakundeen arteko koordinazioa aurreikusten du. Erakundeen artetik, lankidetzako erakunde-akordioak edo hitzarmen bereziak gauzatzea aurreikusten da, eta bereziki esanguratsua irizten zaio foru-aldundiekin eta euskal udalekin koordinazioan jarduteari. Sailen artetik, Sailen arteko Batzordea eratzea aurreikusten da, segimendu- eta ebaluazio-funtzioak beteko dituena; bertan, Planean inplikazio zuzena duten sail eta zuzendaritzek (Lana eta Justizia, Ekonomiaren Garapena eta Azpiegitura, Hezkuntza, Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa, Gobernantza Publikoa eta Autogobernua, Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza eta Osasuna eta Ekonomia) hartuko dute parte.
Artolazabalen hitzen arabera, “kontu-ematea da gobernamendu-ereduaren funtsezko beste alderdietako bat; horretarako, Planaren urteko segimendua egitea aurreikusten da, Plana betetzen dela aztertzeko eta monitorizatzeko aukera ematen duten testuinguru, jarduketa eta inpaktuaren adierazle-sistema baten bidez. Era berean, 2017-2020 aldirako Planaren amaierako balantze globala egitea aurreikusten da, emaitzak ezagutzeko eta zehaztutako helburuak bete diren jakiteko, bai eta aldian zehar izan diren lorpen nagusien berri izateko ere”.
-
2017-11-30
Comentario de Twitter:
RT @Gob_eus: Visto bueno al nuevo Plan Estratégico de Empleo 2017-2020 ➡ https://t.co/FgQwIZcJWwℹ️ El Plan concreta las directrices de t…
-
2017-11-28
Comentario de Twitter:
RT @Gob_eus: Jaurlaritzak oniritzia eman dio 2017-2020 Enplegu Plan Estrategiko berriari ➡ https://t.co/pCnCsN3JoEℹ️ Bertan, Jaurlaritz…
-
2017-11-28
Comentario de Twitter:
RT @Gob_eus: Visto bueno al nuevo Plan Estratégico de Empleo 2017-2020 ➡ https://t.co/FgQwIZcJWwℹ️ El Plan concreta las directrices de t…
-
2017-11-28
Comentario de Twitter:
Jaurlaritzak oniritzia eman dio 2017-2020 Enplegu Plan Estrategiko berriari ➡ https://t.co/pCnCsN3JoEℹ️ Bertan,… https://t.co/eG4pfUOes9
-
2017-11-28
Comentario de Twitter:
Jaurlaritzak oniritzia eman dio 2017-2020 Enplegu Plan Estrategiko berriari ➡ https://t.co/46tpOAdzYBℹ️ Bertan,… https://t.co/RHGwNyQG5d